Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (12 résultats)

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …
Aste honetako Kultur Kuboan : Euskararen Urtaroaren karietarat antolatutako « Gustuaren kantua » tailerran Maider Cigarroa, kantaria eta musika-terapeuta ezagutu genuen, Tailer berezi honetan janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren. Maiderrek bere ibilbidea eta eskaintza aipatzen dauku.
Bestalde, Juan Aizpitarte, Hazparnen bizi den gipuzkoar artistak, sorkuntza garaikidearekin duen harremana eta garatzen dituen proiektuak azaltzen dizkigu...
Musika : David Bowie « The laughing gnome », M83 « Outro », Rodeo « Sugeak », Alos Quartet « Uretan », J.S. Bach « Minuet in g major BW114 », Otava Yo « Zalivochka ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Itsasertze artistikoa Nagorerekin + Harat Honaka Klodekin !
Aste honetako Kultur Kuboan : Nagore Amenabarro, margolaria eta Baionako Arte Eskolako erakaslearekin Angeluko itsasertzean elkartu gara. Bi urte guziz espazio publikoan antolatua den « La Littorale / Itsasertzea » deitutako arte garaikidearen erakusketan, ibilaldi-bisita moduko bat animatu du Nagorek...
Bestalde, azken 20 urte hauetan rock musikan aritu ondoren, euskal folk talde bat sortzeko gogoak zituen Klod Etxeberri xiberotar musikariak. Klodek bere ibilbidea aipatzeaz gain, « Harat Honaka » taldea aurkezten dauku...
Musika : Fizt&Furiuz « Bizi adierazpenaren mendekua », Harat Honaka « Itzal eta Argi », Hertzainak « Egunero ».
Jatorria : Radiokultura

Nire mugimenduak ez daukate forma zehatzik ... (Amaia Elizaran « Out »)
Donapaleun iragan den Abian festibalaren karietarat, dantza garaikidean murgildua den Amaia Elizaran Tolosarrarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere 5. koreografia, « Out » deitutakoa, Xabier Zeberio musikariarekin batera eskaitzen du.
Amaiak aitortzen dauku bere mugimenduek ez dutela forma zehatzik...
Xehetasunak : https://www.amaiaelizaran.com
Musika : Xabier Zeberio « Out » (zuzenean)
Jatorria : Radiokultura

Nire misioa betea da ate bat irekitzea lortzen badut … (Arantxa Lannes dantza garaikideaz)
Nahiz eta orain dantza garaikidean murgildua den, ezohiko ibilbidea duela aitortzen du Arantxa Lannes Ustariztar dantzari eta artistak. Elirale konpainiaren ikusgarrietan dantzatzeaz gain, eskoletako haurrekin proiektuak lantzea gustukoa du ere.
Ortzaizeko Ikastolara hurbildu gira Arantxa eta Ikastolako ikasle gazteek Euskal mitologia dantzan ezartzen saiatzen direla...
Musika : Parov Stelar « The Princess (part one) »
Jatorria : RadioKultura
Block dantzan mina egiazkoa da, ez da antzerkia ...
Balletatik hasi eta naturalki dantza garaikiderat lerratu da Amaia Elizaran Tolosar dantzariak. Madrilen dantza ikasketak gauzatu eta Londresen lan egin ondoren Euskal Herrirat bueltatu da duela hiru urte. Geroztik 3 koreografia sortu ditu azkena « Block » deitzen delarik. « Block » dantzan mina egiazkoa dela segurtatzen dauku Amaiak...
Musika : Lander Zalakain (Belako) « Block »
Xehetasunak : https://www.amaiaelizaran.com/amaia
Jatorria : Radiokultura

Zergaitik joan behar da Xihiko ikustera ?
« Xihiko », Elirale konpainiako dantza ikusgarri berria da. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren ixtorian oinarritzen den ikuskizuna da hau. Elirale konpainiaren aurkezpena eta Xihikoren ibilbide interesgarria azaltzen dauku Pantxika Telleria, Elirale dantza konpainiako koordinatzaileak.
Xehetasunak : http://www.elirale.org/
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa – Xihiko, Elirale konpainiaren ikusgarri berria ...
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.
Emankizun honetako gai nagusia : Pantxika Telleria, Elirale dantza konpainiako koordinatzaileak, Xihiko ikusgarri berria aurkezten dauku.
Gavin O'Connor zinegilearen «Jane got a gun » filma.
Dublineko Near FM irratian lan egiten duen Aiert Iriarte irratilari Gipuzkoarra Budapesten elkarrizketaratu dugu (Europako irrati topaketa beten karietarat).
Musika : «Furunda » taldearen « Ohea utzi zuenarena », « Elliot Sumner » artistaren « After Dark » eta « Nino Ferrer » kantariaren « Les cornichons » kantak.
Jatorria : Radiokultura

80 pertsonen klimax kontaezina … (Iker Sanchez, orkesta zuzendaria)
10 urtez profesional gisa trompetista lanetan aritu ondoren, distonia fokal batek bere ibilbidea guztiz berpentsarazi du Iker Sanchez Irundarra. Egoera berri honek orkestra zuzendaritzarat eraman du eta geroztik Gasteizko Krater Ensemble eta EIO Orkestraren zuzendaria da besteak beste. Ikerek bere ibilbidea eta musikarekiko due lotura aipatzen dauku.
Jatorria : Radiokultura.

Entzun neguko eguzkia … (Iker Sanchez, orkestra zuzendaria)
Ez-ohikoa izanki, aipagarria da Baionako musika konserbatorioan 2015 urtarrilaren 24ean antolatutako kontzertua : tokiko lau musika sortzaileak, « Euskal Herriko Neguko eguzkiak » inspiraturik, lau obra prestatu dituzte. Gaurko musika edo musika garaikidea zer den jakiteko, orkestra zuzendaria gonbidatua den Iker Sanchezekin solastatu gara (Iker Sanchez, Irundarra, Gasteizko Krater Ensemble eta EIO Orkestraren zuzendaria da).
Musika : Zaldun Urdina (Peio Cabalette) L'oreille du Roi (Joël Merah)
Xehetasunak : http://www.orbcb.fr/
Jatorria : Radiokultura.

Arbonako Andereseroraenia : arte garaikidea eta ondarea …
Musika: Elaudi "Gizonak Balaki" diska.
Jatorria: Radiokultura

Mizel, beti dantzan…
Mizel Theret-k pario bat egin du, hala nola 50 urtetan dantza ikusgarri bat emaitea bakarrik taula gainean "Bi harriz lau xori" fetibala kari . Ixtorio hori kondatu digu ikusgarriaren bezperan, biarritzeko "Le Colisée" gelan.
Musique: Trentemoller "Miss you"
Jatorria: Radiokultura

Mizel, beti dantzan…
Mizel Theret-k pario bat egin du, hala nola 50 urtetan dantza ikusgarri bat emaitea bakarrik taula gainean "Bi harriz lau xori" fetibala kari . Ixtorio hori kondatu digu ikusgarriaren bezperan, biarritzeko "Le Colisée" gelan.
Musique: Trentemoller "Miss you"
Jatorria: Radiokultura
Affichage 1 - 12 de 12 émissions