Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (5 résultats)

Maharaja bat jiten balitz Baigorrirat Elodieren bitxiekin bueltatuko litaike !
Elodie Bassagaisteguy bitxiegilea da Baigorrin. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …
Xehetasunak : https://www.basa-bijouterie.com/
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !
Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …
Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...
Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».
Jatorria : Radiokultura

Berinezko perlak egiteko koordinaketa handia behar da
Berinezko perlak egiten arkeologo batekin ikasi zuen Nathalie Gonzalezek ! Geroztik, arte honetan sakondu du eta orain bera da atelierrak ematen dituena, bere lanbidea bilakatu baitu. Sarako Axuri'arte galerian topatu dugu Maialen bere ikasleari kurtso ematen, eta artisau lan honi buruz mintzatu zauku.
Maialenek hasiberri baten ikuspuntua eman dauku.
Musika : Perfume
Jatorria : Radiokultura

Soinu borobila : Estropadak Antzuolan ?
Estropadak Antzuolan? Donostiko Kontxako estropaden giroa Antzuolako Kaxianoren musikarekin nahasten denean …
Musika: Euritan Blai
Jatorria / source: Radiokultura

Soinu borobila : Euri ta blai !
Noizbehinka soinu sorkuntza ttippi baten entzutea proposatzen dautzuegu. Hilabete huntan :
Euri ta blai! *Euritan Blai taldeko musika eta Lekuineko euriaren soinuaren arteko hitz jokoa (hobekio erraiteko: soinu joko bat!).
Musika: Euritan Blai
Jatorria / source: Radiokultura
Affichage 1 - 5 de 5 émissions