Emaitza | Résultats de recherche (97 résultats)

Aitzin eta gero : Barnekaldeko argazkiak bizi moduen aldaketen erakuslehio ...

Aitzin eta gero : Barnekaldeko argazkiak bizi moduen aldaketen erakuslehio ...

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:45
4/04/17

« Aitzin-Gero » argazki erakusketaren bigarren alean, Baionako Euskal Museoak Ipar Euskal Herriko barnealderat eramaiten gaitu. Ehun urte inguru dituzten argazkiak museoaren artxiboetatik atera eta toki beretik gaur egun ateratako argazkien bidez, konparaketa bisuala eskaintzea du helburu erakusketa honek.

Baionako Euskal Museoaren zuzendaria den Rafa Zulaikak argazkiak bizi moduen aldaketen erakuslehio direla esaten dauku... 

Musika : Glenn Gould « Bachs Toccatas »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:59
27/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Ruper Ordorikak sorkuntzan hartzen duen plazerraz eta « Gurian ostatua » bere azken lanaz hitz egin digu.

- Barnealdea aitzin eta gero erakusketak denboraren bidaia proposatzen duela erran dauku Rafa Zulaikak (Euskal Museoko zuzendaria).

 

Musika : Ruper Ordorika « Mare Nostrum » eta « Zatoz », Haji Ouali Ainize Perez eta Gorka Chamorro «  KEBASQUE  Yan-anga »

Jatorria : Radiokultura

Pier Pol Berzaitz eta Joël Merah : Euskal kantua orkestra batekin elkartzen delarik ...

Pier Pol Berzaitz eta Joël Merah : Euskal kantua orkestra batekin elkartzen delarik ...

Erreportaiak | Reportages
Euskara
11:34
16/02/17

 

Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun Pier Pol Berzaitz kantari xiberotarrak Baionako orkestraren laguntzarekin kantatzeko bere errepertorioa adaptatzea onartu du. Orkestra zuzendaria den Joël Merah da arduratu konponketetaz eta zuzendaritza artistikoaz. 

Ko-ekoizpen horren ideia berezi hunen aurkezpena eginten digu Pier Pol Berzaitzek...

* Lehen emanaldiak : Otsailaren 17a, ostirala – 20:30 Apollo aretoa, Bokalen eta otsailaren 19a, igandea – 17:00 San Bixente eliza, Hendaian.

 

Musika : Pier Paul Berzaitz & Joël Merah « Arnaud Oihenart (1592-1667), poemes de jeunesse) »

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa - Ama

Kultur Kuboa - Ama'tur antzerkia eta Libertimendua Baionan !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:34
29/02/16

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetako gai nagusia : Luhusoko Hameka Euskaraz festibalean estreinatuko duten Ama-Tur antzezlana, Ama-Bi antzerkilari bikotearengandik. Bikotearen kide den Arantxa Hirigoyen gurekin ginuen.

Baionako zirtzilen lehen ikusgarritik soinu batzu ekarri ditugu ere bai.

Iñarritu-ren The Revenant filmaren kritika egin dauku Allande-k. Leonardo DiCaprio-k Oscar-a merezi ote zuen ?

Musika : George Gershwin, Ray Charles

Jatorria : Radiokultura

Soken gainean da Marina ...

Soken gainean da Marina ...

Erreportaiak | Reportages
Euskara
16:59
3/02/16

Baionako konserbategiko orkestrak bere lehen bibolin jolea izendatu berri du : Marina Behertche. Zer suposatzen duen lehen bibolin jole izaitea eta zer motako ardurak izanen dituen kondatu dauku Marinak.

 

Jatorria : Radiokultura.

 

Kultur Kuboa – Marina Beheretche bibolinjolea ...

Kultur Kuboa – Marina Beheretche bibolinjolea ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
59:03
25/01/16

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetako gai nagusia : Marina Beheretche, Baionako Orekestraren musikaria, berriki orkestraren lehen bibolina izendatua izan dena. 

Zinema : Grímur Hákonarson islandiar zinegilearen «Rams » filma  (Béliers / El valle de los carneros).

Festa : Donostiko Tamborradan elkarrizketaratutako Gasteizko Bioztarrak txarangako Jan Garcia saxofoilaria.

Musika : «Tom Waits » kantariaren « Green Grass »,  « Yaron Herman trio » taldearen « Heart shaped box (Nirvana) ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa - Zizpa Gaztetxea

Kultur Kuboa - Zizpa Gaztetxea

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:23
28/12/15

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetan aipagai : Iñarritu-ren The Revenantfilma, Leonardo DiCaprio, Jon Arretxe...

Unai Arkauz ginuen emankizun honen gomita, urtarrilaren 23an estreinatuko den Baionako Zizpa Gaztetxea aipatzeko.

Musika : De Phazz - The Mambo Craze ; Piscine - Natation Synchronisée ; EKIZA - Lohia

Jatorria : Radiokultura

Independentista gehiago Hernanin Baionan baino ?

Independentista gehiago Hernanin Baionan baino ?

Erreportaiak | Reportages
Euskara
13:59
17/11/15

Liburu berri bat aurkeztu du Peio Etcheverry-Ainciart lapurtar ixtorialari eta idazleak izenburu « probokatzaile »  batekin : Zergaitik badira independentista gehiago Hernanin Baionan baino ? (frantsesez argitaratua Elkar argitaletxean « Pourquoi est-on indépendantiste à Hernani et pas à Bayonne ? » izenburupean). Peiok azaltzen dauku nolaz piztu zitzaion honen idazteko gogoa eta nola lan egin duen liburuaren osatzeko. 

 

Musika : Air « La femme d'Argent »

Jatorria : Radiokultura.

Eskuaren bi aurpegiak

Eskuaren bi aurpegiak

Erreportaiak | Reportages
Euskara
7:01
1/07/15

Ellande Alfaro pilotari gisa ezagutzen ginuen, baina berrikitan bere eskuen zaletasuna beste era batera erabiltzearen hautua egin du. Pilotak egitea bilakatu du ogibide, bere Sarako atelier intimoan. Dena industrializatzen den garai hauetan, eskulanak oraindik bere lekua duela erakutsi digu, bere pasiozko lanbidearen etapa ezberdinak azalduz.

Jatorria : Radiokultura

Euskaldun berriak … Lau haizetara !

Euskaldun berriak … Lau haizetara !

Erreportaiak | Reportages
Euskara
09:15
5/03/15

Hastapen batean, euskara ikasten ari ziren lagun batzuekin osatu zen LAUHAIZETARA abesbatza euskal kultura sustatzeko eta abestuz gozatzeko asmoarekin. Migel Torre, koralaren sortzaile eta zuzenduriak, euskal abestiaz gain beste kultur ondareko kantuak zergaitik kantatzen dituzten erraiten dauku …

 Musika : « Lau Haizetarat » abesbatza

Jatorria : Radiokultura.

Entzun neguko eguzkia … (Iker Sanchez, orkestra zuzendaria)

Entzun neguko eguzkia … (Iker Sanchez, orkestra zuzendaria)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
07 :48
22/01/15

Ez-ohikoa izanki, aipagarria da Baionako musika konserbatorioan 2015 urtarrilaren 24ean antolatutako kontzertua : tokiko lau musika sortzaileak, « Euskal Herriko Neguko eguzkiak » inspiraturik, lau obra prestatu dituzte. Gaurko musika edo musika garaikidea zer den jakiteko, orkestra zuzendaria gonbidatua den Iker Sanchezekin solastatu gara (Iker Sanchez, Irundarra, Gasteizko Krater Ensemble eta EIO Orkestraren zuzendaria da). 

 

Musika : Zaldun Urdina (Peio Cabalette) L'oreille du Roi (Joël Merah)

 

Xehetasunak : http://www.orbcb.fr/

 

Jatorria : Radiokultura.

Felix Iñurrategi … Mikel Urdangarinen eskutik !

Felix Iñurrategi … Mikel Urdangarinen eskutik !

Musika | Musique
Euskara
05:16
13/01/15

Mikel Urdangarin Gasteiztar kantariaren kontzertu akustiko eder bat grbatzeko parada izan dugu Baionako Mediatekan.  Egun hartako zuzenezko kanta bat oparitzen dautzugu...

Kantua : Non geratzen den denbora.

Jatorria : Radiokultura

Berri Txarrak : "Kantu hauek estiloen gainetik daude"

Berri Txarrak : "Kantu hauek estiloen gainetik daude"

Musika | Musique
Euskara
25:33
3/12/14

20 urte ospatzen ditu aurten Berri Txarrak taldeak. Momentu arraro honen kari Lekunberriko hirukoteak disko hirukoitza atera du, Denbora da Poligrafo Bakarra, hiru estilo ezberdin bereganatuz. Forma aldetik, hiru ekoizle aukeratu dituzte, taldearen soinuak hiru ardatz har ditzan. Baionako Elkar Megadendara hurbildu zirenez diskoaren aurkezteko, taldearen ibilbideaz mintzatu gira, eta musikarekiko duten ikuspundua azaldu digute.

Musika : Berri Txarrak

Jatorria : Radiokultura

Mikel Urdangarinen faroa ...

Mikel Urdangarinen faroa ...

Erreportaiak | Reportages
Euskara
13:16
2/12/14

Baionako Mediatekan aurkitu dugu Mikel Urdangarin Gasteiztar kantaria, kontzertu akustiko eder baten ondoren. Solasaldi goxoan errandakoak entzutea proposatzen dautzuegu, egun hartako zuzenezko kanta batzuk entzunez...

 

Jatorria : Radiokultura.

Mikel Laboa … Mikel Urdangarinen eskutik

Mikel Laboa … Mikel Urdangarinen eskutik

Musika | Musique
Euskara
05:08
2/12/14

Mikel Urdangarin Gasteiztar kantariaren kontzertu akustiko eder bat grbatzeko parada izan dugu Baionako Mediatekan.  Egun hartako zuzenezko kanta bat oparitzen dautzugu...

Kantua : Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa)

Jatorria : Radiokultura.

Garaiko soinuak berritzen

Garaiko soinuak berritzen

Erreportaiak | Reportages
Euskara
11:34
1/12/14

Oreka TX-ko kideak Baionako mediatekan haurrendako ikastaldi bat eskaintzen ari ziren bitartean izan genuen haiekin hitz egiteko aukera. Mundu osoan zehar ibili dira azken aldi hauetan, musika emanaldiak eskaini eta soinu berriak bilatzen baina Euskal Herria dute oinarri. Txalapartaren berrikuntza nola ulertzen duten eta transmisioaren garrantziari buruz esandakoak entzungai.

 

Musika: Oreka TX

 

Jatorria: Radiokultura

 

Sendabelarren mundua deskubritzen.

Sendabelarren mundua deskubritzen.

Mintzaldiak | Conférences
Euskara
01:21:39
20/05/14

Jokin Zaldunbidek, irratigintzan aritu ondoren sendabelar ekoizle eta saltzaile moduan aritzea erabaki zuen. Formakuntzak eta kuriositatea medio lortu du bere lurretan sendabelarrak landu eta baliatzen ikastea.

Elekatu Elikatu-k antolaturik, IKER zentroan sendabelarrei buruzko hitzaldia entzuteko aukera izan genuen.

Jatorria: Radiokultura

Txirrind

Txirrind'ola : Bi(r)zikleta taldea.

Erreportaiak | Reportages
Euskara
07 :52
3/12/13

Txirrind'ola bere bizikleta konpontzeko tailer bat da baina ez baizik. Jesus, elkarte hortako bazkideak kondatzen digu, nola sortu den, bere ekintza desberdinak eta talde ideki honen ispiritua.

Informazioa gehiagorentzat : Txirrind'ola

Musika : Creedeance Clearwater Revival

Jatorria/Source : Radiokultura

Haurrak Kantuz  (Bertsulari Tipi) N°10

Haurrak Kantuz (Bertsulari Tipi) N°10

Mintzaldiak | Conférences
Euskara
19/11/13
  • Baionako ikastola 4. urtea.
          
  • Sarako ikastola 3. 4. eta 5.urtea.
          
  • Sardina bat.
          
Haurrak Kantuz  (Bertsulari Tipi) N°9

Haurrak Kantuz (Bertsulari Tipi) N°9

Mintzaldiak | Conférences
Euskara
5/11/13
  • Baionako ikastola 5. urtea.
          
  • Hendaiako ikastola 5. urtea.