- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Egiazko erakusketa birtual bat!
Euskara
Iraupena / Durée : 57:14
Data / Date : 11/01/21
Aurtengo lehen Kultur Kuboan:
-Ihintza Chloe-Hargous artistarekin topatu gira Angelun erakusketa berezi batean parte hartzen duela: erakusketa telematiko bat! Interneten bidez Arcade elkarteari esker posible egiten zaigu erakusketa birtual batean ibilbitzea, artistak deskubritzea eta azkenik arte obrak erostea ere bai!
Musika: Buru Arin "Saguzaharrak", Joan Baez "Ave Maria"
Jatorria: Radiokultura

Musika / Musique

Soinugela : Cumbancha disketxearenak, besteak beste.
Euskara
Iraupena / Durée : 02:01:46
Data / Date : 11/03/08
Saio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan.
Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara.
Bildumekin jarraituz, Afrikako eta Kubako musika ederki nahasten dituen World Circuit diskoan gelditu gara eta bertatik Compay Segundo, Eliades Ochoa, Ñaco Saquito, Radio Tarifa eta Toumani Diabate musikari handien emaitzak oroitu ditugu.
Saioaren azken atalean Cumbancha disketxe amerikarrak herrialde ez hain ezagunetako musika ezagutzera emateko asmoz egiten diharduen lana komentatu eta goraipatu egin du Pedrok.
Saioaren azken minutuak Errumaniako ijitoen musikari eskaini zaizkio, Fanfare Ciocarliako lagunek mundu zabaleko hainbat ijito musikarirekin grabaturiko diskoa entzunez.
Jatorria / source : Bilbo Hiria Irratia
www.bilbohiria.com