Emaitza | Résultats de recherche (8 résultats)

Bizirik #98 : « BiziLagunEkin »  (Desaskunde turistikoaren  aldeko donostiarren plataforma)

Bizirik #98 : « BiziLagunEkin » (Desaskunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
43:22
15/06/22

Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu. Hilabetero gai nagusi bat aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak segi itzazu eta dena musikan !

Bizirik #98 : « BiziLagunEkin », desaskunde turistikoaren  aldeko donostiarren plataforma (Asier Basurto)

Jatorria : Bizi mugimendua (Radiokultura eta Euskal Irratietan hedatua)

Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa  (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)

Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
09:12
9/03/17

Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.

Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa

Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga

Jatorria : Radiokultura.

Kultur Kuboa : nola bizi ginen duela 100 urte ?

Kultur Kuboa : nola bizi ginen duela 100 urte ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
59:50
5/09/16

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.

Gaurkoan Otsagabian antolatzen den « Orhipean » bestara hurbildu gara, bertan duela 100 urteko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko.

Maitek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko den « Nocturama » filmaz hiz egin digu.

Mikela Untsain eztigileak erleekin duen harremanetaz mintzatu da Mikelen mikroan.

Musika : Jare « Udazkena » eta Kau Kori Kura « Erraustegia Txillidalekun »

Jatorria : Radiokultura

 

Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki

Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki

Musika | Musique
Euskara
56:00
27/10/14

Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …

 

Aldi hontan : Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki

 

Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

 

Badira hirugarren bidea hautatu dutenak.

Badira hirugarren bidea hautatu dutenak.

Erreportaiak | Reportages
Euskara
8:18
18/03/14

Karlos Zurutuza erreportari lanetan ari da hainbat komunikabiderentzat ekialde hurbilean. Lurraldearekiko interes handia izateaz gain herri Kurduarekiko ere badu. Turkia, Iran, Irak, eta Sirian barreiaturik dagoen 40 milioi biztanleko nazio honek egoera ezberdin bezain latzak pairatu behar izan ditu bere historian zehar eta kasu honetan, Siriako gerlan kurduek landu duten "hirugarren bidea" azalduko digu.

Musika: Anari
Jatorria: Radiokultura

Justin Bieber-ek ez du lekurik festibal honetan !

Justin Bieber-ek ez du lekurik festibal honetan !

Erreportaiak | Reportages
Euskara
14:24
4/02/14

Dock Of The bay, Donostian egiten den musika dokumentalen festibala da. Bertan izan gara aurten eta antolaketa taldeko Rodrigo-k esplikatuko digu nola antolatu duten, baita finantzaketa lortzeko Crowd Founding sistemaren nondik norakoak ere.

Musika : Herbie Hankock
Jatorria/Source : Radiokultura

http://www.dockofthebay.es/2014/eu

Marta Zabaleta zuzenean / en direct (piano): Aita Donostia.

Marta Zabaleta zuzenean / en direct (piano): Aita Donostia.

Musika | Musique
Bilingue
2:03
3/08/10

Zuzenean grabatutako kontzertu baten zati bat entzutea proposatzen dautzugu: Marta Zabaleta, Pianojoleak, Aita Donostiaren zati bat jotzen du Kanboko Arnaga etxean (Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean).

Voici un morceau d’Aita Donostia interprété au piano par Marta Zabaleta à Arnaga (Kanbo) lors de la Quinzaine musicale de Donostia 2009.

Jatorria / source: Radiokultura

Marta Zabaleta zuzenean (pianoan): Aita Donostia.

Marta Zabaleta zuzenean (pianoan): Aita Donostia.

Musika | Musique
Euskara
2:03
29/09/09

Musika zati labur bat "bonus" gisa (joan den hilabetean Marta Zabaletari eginitako elkarrizketaren segida …).

Musika : Aita Donostia, Kanboko Arnaga etxean grabatua, Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean.

Interpretea: Marta Zabaleta.

Jatorria / source: Radiokultura