Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (3 résultats)

Plazer bat da euskal kultura garatzea Iparraldeko Konserbatorioan … (Marie Bidart 2/2)
Iparraldeko Kontserbatorioak, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, « Euskal kulturaren eguna » antolatu zuen 2022. apiril hasieran. Egun berezi hau baliatu nahi izan dugu Konserbatorioak azken urtean garatu nahi izan duen « Herri musika » saila hobeto ezagutzeko Marie Bidarten eskutik (Musika ta kantu herrikoien irakaslea eta Herri musika sailaren arduraduna).
Entzun bigarren partea (2/2) : Marie Bidartek begi onez ikusten du Iparraldeko Konserbatorioak, azken urte hauetan, euskal kulturarekiko eramaien duen lana eta etorkizunean garatuko diren ekintzak aurkezten dizkigu.
Xehetasunak : https://www.ospb.eus/
Jatorria : Radiokultura

Zergatik ez dute leiendek iraungitze datarik?
Jean-François Cerquand-ek XIX.en mendean egin « Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak » bildumaren transkripzioa berrargitaratu berri du Anuntxi Aranak Gatuzain-ekin.
Elkarrizketa honetan, Anuntxik jatorrizko kondairak irakurtzearen garrantziaz ohartarazten gaitu.
Musika : Epidemicsound
Jatorria : Radiokultura

Komunikabideen kantitatea ez da beti garrantziaren sinonimo...
"Ikusiz Iparraldean euskaldungoaren lurraren zabaltasuna, bertsoak duen presentzia lur hortan ez da hain minoritarioa."
Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia irabazi ondoren, Amets Arzallus bertsolariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hemen duzue azken atala.
Musika: Emir Kusturica And The No Smoking Orchestra
Jatorria: Radiokultura
Affichage 1 - 3 de 3 émissions