- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Musika / Musique

GIRL POWER #9 : « I » hizkiarekin ... Leire Iribarne !
Euskara
Iraupena / Durée : 17:18
Data / Date : 4/05/22
Antton Larrandaburu, Hazpandar musikariak, emazteen musika unibertsoan murgiltzea proposatzen dautzue GIRL POWER emankizunaren bitartez. Alfabetikoaren hizkiak ordrean segituz, Anttonek munduko artista ezagun eta ez hain ezagunak deskubritzea proposatuko dautzue erregularki. Entzun GIRL POWER #9 : « I » hizkiarekin... Leire Iribarne !Musika : Leire Iribarne « Mundurat eman ninduzun (Benito Lertxundi)», Diabolo Kiwi « Etzidamu » eta « Teoriak »Jatorria / source : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Albuma, gure lanaren manifestu bat da … (Amaiur Epher, Diabolo Kiwi)
Euskara
Iraupena / Durée : 53:37
Data / Date : 13/12/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Amaiur Epher, « Diabolo Kiwi » taldearen musikaria, aurten plazaratu duten "Uhin Galduak" diskaren Pop-Rock-Funk giroa aurkezten dauku...Musika : Diabolo Kiwi « Uhin Galduak », Ali Farka Touré & Toumani Diabaté « Kadi Kadi », Rodeo « Sugeak ».Jatorria : Radiokultura

Musika / Musique

Atxikiak gara Albumaren kontzeptuari, gure lanaren manifestu bat bezala bait da ... (Diabolo Kiwi)
Euskara
Iraupena / Durée : 17:58
Data / Date : 18/11/21
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.
Entzun : Amaiur Epher, « Diabolo Kiwi » taldearen musikaria, aurten plazaratu duten "Uhin Galduak" diskaren Pop-Rock-Funk giroa aurkezten daukute... Musika: Diabolo Kiwi "Uhin Galduak"
Xehetasunak : https://diabolokiwi.bandcamp.com/album/uhin-galduak
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Galtzerat eramaiten dituzten borrokek ere balio haundia dute ... (Amaiu Epher – Profeten Iruzurra)
Euskara
Iraupena / Durée : 17:44
Data / Date : 17/06/21
Amaiur Epher Izpurar erakaslea eta Diabolo Kiwiko gitarjoleak liburu bat plazaratu du aurten : « Profeten Iruzurra » (Maiatz argitaletxea). Auto fikzio bezala aurkezten duen eleberria duela 3 urte idazten hasi zen Madrilen eta Bordele arteko ikasteta giroan murgildua zelarik.Amaiurek liburuaren « Houellebecquiar » giro pesimistaren eragina azaltzen dauku ohartaraziz halaere berarentzat galtzerat eramaiten dituzten borrokek ere balio haundia dutela... Musika : Bernard Herrmann « Vertigo - Soundtrack » (1958)
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Purrust Salda #34 : Amaiur Epher (Diabolo Kiwi)
Euskara
Iraupena / Durée : 42:29
Data / Date : 28/01/21
Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !
Entzun Purrust Salda #34 : Amaiur Epher (Idazle, kantari ta musikaria, Diabolo Kiwi)
Musika : « Beirut » Ibrahim Maalouf, « Nomaden zirkulu tematia » Lïsabo eta « Arraten palace aap rocky » Nizuri tazuneri.
Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !