Emaitza | Résultats de recherche (681 résultats)

Kultur Kuboa : Marimatrakak bihurriak dira ! + Transmisioa oinarrizkoa da, musikan ere ...

Kultur Kuboa : Marimatrakak bihurriak dira ! + Transmisioa oinarrizkoa da, musikan ere ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:43
9/01/23

Aste honetako Kultur Kuboan :  Ana Jaka andoaindar idazlea, poesia eta eleberriak idazteaz gain haur literaturan murgildu da azken urte hauetan. « Marimatrakak » izenean pertsonai bihurrien abenturak asmatzen ditu (Josu Mitxelena marrazkilariaren laguntzarekin), gazteen gozamenerako.
Anak bere ibilbidea aurkezteaz gain, irakurtzen maite ez duten haurrak bere liburuekin ikustea sentitzen duen zoriontasuna azaltzen dauku...

Bestalde, 2022ko azaroan, Baionako kontserbatorioak antolatutako «Arteen Artean» hitzorduan, Ximun Garat, musikaria eta musika tailerreko animatzailearekin solastatzeko parada izan dugu. Transmisioa aipatzeaz gain, bere musikari ibilbidea eta musikak berarentzat zer irudikatzen duen ere azaldu digu Ximunek.

Musika : Josu Bergara « Berandu », Beñat Loyatho « Kattalin eta Xemartin ».

Jatorria : Radiokultura

Culture Cube (Nouvelle émission !) : L’archéologie, découverte d’un métier passion …

Culture Cube (Nouvelle émission !) : L’archéologie, découverte d’un métier passion …

Sorkuntzak | Créations
Français
51:45
9/01/23

Cette semaine dans Culture Cube (Nouvelle émission hebdomadaire animée par l’équipe de Radiokultura !) : Passionnée de l’histoire du Moyen Age, c’est tout à fait naturellement que Louise Biscarrat est devenu archéologue professionnelle et travaille actuellement pour la société Eveha. Nous l’avons rencontré devant l’église d’Hasparren, réalisant des fouille d’archéologie préventive sur l'ancien cimetière de la commune.

Louise nous dévoile pourquoi elle a choisi l’archéologie, comment se déroule une fouille sur le terrain son parcours et nous parle de l’importance de la récente trouvaille (la main d’Irulegi) par des archéologues en Navarre...

Musique : Afrika bibang « Sua », Supertramp « Goodbye stranger ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : VENIL, alaitasunez sortutako giro iluna + « Kakolkeriak » (2022. azken emankizuna !)  ...

Kultur Kuboa : VENIL, alaitasunez sortutako giro iluna + « Kakolkeriak » (2022. azken emankizuna !) ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:40
19/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Txomin Urriza, Baionako gitarjoleak, unibertso musikal batetik besterat pasatzeko ohitura du, bere lagunekin aritzen den 4 talde desberdinetan : "Kuma no motor", "Bazka", "Orbel" eta "Venil". "Venil" taldearen azken sorkuntza (« MY FEARS ARE NOT STRONG ENOUGH TO SAVE ME » diskoa eta filma) aipatzeko gonbidatu dugu gure estudioetarat. Nahiz eta egiten duen musika iluna iduritzen ahal den, alaitasunez egina dela azaltzen digu Txominek.

 

Bestalde,2022 urteko azken KulturKuboa izanki,udazkeneko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!


Musika : Venil « M E  », Isobel Campbell & Mark Lanegan « Seafaring song ».

Jatorria : Radiokultura

Raconte moi une page #5 : L’accrobus … (Livre Nouveaux chemins)

Raconte moi une page #5 : L’accrobus … (Livre Nouveaux chemins)

Sorkuntzak | Créations
Français
08:47
15/12/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #*5 : texte d’Audrey Gilles intitulé « L’accrobus » … (Livre « Nouveaux chemins » autour des mobilités alternatives à la voiture sur le territoire du Pays Basque et de la ville de Tarnos)

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï

Kultur Kuboa :  Alice, Lokala birziklategian + David gerlara joan daiteke sortutako taldearekin ...

Kultur Kuboa : Alice, Lokala birziklategian + David gerlara joan daiteke sortutako taldearekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:51
12/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Irulegin kokatua den « Lokala » birziklategia, elkarte bat da. Jabeek nahi ez dituzten gauzak biltzen, sailkatzen eta konpontzen ditu elkarteak, bigarren bizitza bat emaiteko, prezio apaletan saltzeko (elektrikazko etxetresna ttipiak, baxera, liburuak, haurren puskak, altzari ttipiak … aurkitzen ahal dira).
« Lokala »ko koordinatzailea den Alice Tucker, birziklategiaren ateak ideki dizkigu …

 

Bestalde, antzerkizalea den David Ondarsek, euskal antzerki tailerrak animatzen ditu. Antzerkian talde kohesioak duen garrantziaz hitz egin digu Davidek...

 

Musika : Sunday Girl « Where is my mind », Mumford Sons « Winter winds».

 

Jatorria : Radiokultura

La promenade performative du kaolin / Harri xuriaren ibilaldi performatiboa …

La promenade performative du kaolin / Harri xuriaren ibilaldi performatiboa …

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
01:04:55
6/12/22

Le 31 juillet 1971, l'usine de Kaolin de Louhossoa ferme ses portes, mettant un coup d'arrêt définitif à une activité qui aura été au cœur du village pendant près d'un siècle et demi. Le Petit Théâtre de Pain et la Mairie de Louhossoa ont organisé une promenade performative (théâtre, danse et musique où se mêlent beaucoup d’humour et d’intensité) sur les traces du Kaolin.

 

1971 uztailaren 31an, Luhusoko Harri Xuri lantegiak bere ateak hesten zituen, mende bat erdi-tik hurbil, herri bihotzean izan zen aktibitatea geldiaraziz. Luhustar batzuen memorioan gelditzen den industria horren istorio parte baten deskubritzera ibilaldi performatibo baten bidez (antzerkia, musika eta dantza, umorez eta intentsitateaz betea) antolatu zuen Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak, Luhusoko herriko etxearen laguntzarekin.

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:24
5/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Erretretan sartu denetik bizitza arrunt aktiboa du Txomin Heguy Hazpandarra eta antzerkilari oihak. Oraingoan, Maiatz argitaletxeari esker, bere bigarren liburua plazaratu du « Lur ilaunduan loreak » deitu duena. Olerkiz, zuhur hitzez, alegiez, aipuez eta abarrez osatua, usu umore kutsu batekin molde librean edo bertsutan idatziak diren testoen gaiak ainitzak dira : denbora iheskorra, harreman eta komunikazioaren arteko leizea, irudiaren tirania, maitasuna, Ama Lurra, erotismoa, izadia, heriotza,...

Txominek hitzen bitartez irudimen sortzaile izan nahi duela aitortu dauku …

Musika : Jabier Muguruza « Euskadi, jede gutxi », Amalia Rodrigues « Lisboa nao sejas francesa ».

Jatorria : Radiokultura

Ahoa eta belarriak bizi bizirik ...Itsasuko gau eskolako ikasleak

Ahoa eta belarriak bizi bizirik ...Itsasuko gau eskolako ikasleak

Sorkuntzak | Créations
Euskara
14:04
30/11/22

Itsasuko gau eskolako ikasle batzuk etorri zaizkigu beraiek girotutako saio bizi baten grabatzera.

 

Entzun ezazue : Marie, Mikael, Ximun, Elena, Audrey, Jon eta Xanek, azaltzen digute zergaitik euskara ikasten duten eta nola erabaki duten aurtengo « euskaraldia » bizitzea.



Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:00
28/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Euskal Herrian ezaguna den artista familia batean sortu izanak, sorkuntzan naturalki murgitzera eraman du Naia Robles–Aranguiz kantariak. Azken denboraldi honetan, bere semea den Oihan Delavigne Robles-ek « Papogorri » ikusgarri eta ipuin musikal baten sortzerat animatu ondoren, marrazkigintza eta antzerkigintzaren plazerra bizitzen dituela aitortzen dauku...

 

Ondoren, Oihan Delavigne Robles, musikaria (Kuartz taldearen bateri jolea) eta soinu teknikariak, bere ama den Naia Robles-Aranguizekin lan egiterat zerk animatu dion azaltzen dauku …

 

Musika : Mikel Telleria « Hala ere », Ezpalak « Lehertu arte ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:30
21/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Amaia Mujika Hazparnen bizi da eta « Sohom Yoga » elkarteko sortzailea da. Nahiz eta yoga tradizional klase kolektiboak proposatzen dituen, haurdun diren emazteetzat bakarkako yoga hitzorduak  eskaintzen ditu ere bai Amaiak.


Musika : Cazoul (Armand Cazeneuve) « Bonnie & Clide », Bizardunak « Nafarroa gure aberria ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:57
14/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil Konpainiak bi urte igaro ditu Angeluko FAM Etxeko eritasun psikikoak dituzten helduekin « Loreak » deitu duten sorkuntza proiektua eramaiten. Antzerki ikusgarri bat gauzatzeaz gain, arte plastikozko obra ugari ekoiztu dituzte eta, artelan horiek Angeluko « Art Taffik » galerian ikusgai izanen dira azaroaren 22arte.
Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako zuzendari artistikoak, « Loreak » proiektua aurkezten dauku …

Bestalde, Hazpandarra den Eneka Bordato Riaño, dantzaria eta « Dantzalai » konpaniaren sortzaileak, bere ipuinaldi dantzatua den « Xana eta bere sudur gorri magikoa » ikuskizuna aipatu dauku...

Musika : Lukiek « SnK », Russian romance (Nikolay Sakharov, Alexey Firsov, Dmitry Omelchenko, Dmitry Matveenko) « This moonlit night // Разбудил меня стон ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:05
7/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Julen Achiary, ahotsarekin esperimentatzea maite duen euskal kantari eta musikariak, Toulouseko lagun batzuekin 2017an sortutako « Belugueta » talde okzitaniarra aurkezten dauku... « Belugueta » taldeak (langue d’oc hizkuntzan : txinparta) berak asmatutako sorkuntzak kantatzen ditu okzitaniarrez, polifoniaren indarra baliatuz.

Bestalde, Lurrama, laborantxa iraunkorren 17. besta, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da  Miarritzen « Mendiguneak bizirik » lemarekin. Laboraria eta « Lurrama » antolakuntza taldean den Miren Harignordoquyk hitzordu honen ibilbidea eta garrantzia aipatu digu...

Musika : Belugueta (Zuzenezko grabaketa, Itsasuko Errobiko Festibala 2022), Eddie Vedder « Society ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat +  Jonek, zalantza ereiten du ...

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat + Jonek, zalantza ereiten du ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:01
31/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Hondamendia », Axut eta Artedrama konpanien azken obra da. Parada izan dugu Ruth Guimera eta Jon Ander Urresti aktoreekin solastatzea.

Alde batetik, New Yorken bizi ondoren, Ruth, Euskal Herrira itzuli zenetik, antzezten duen lehen pieza da. « Hondamendia »ren istorioa aipatzeaz gain, New Yorkeko bizipena aktore gisa azaldu digu Ruthek,  hil arte aktore izanen zela aitortuz.

Bestalde, Jon Anderen arabera, antzerkiak, arte guziak bezala, beharko luke gauzak zalantzan jarri gizartean...

Musika : Pier Paul Berzaitz « Neurriak », Alex Sardui « Neska Zaharrak»  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:59
24/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aitzol Urkiza, « Saia Goait » stoner-rock eta hardcore taldeko gitarra joile eta abeslariak, Mutrikuko musika giroa aipatzeaz gain, « Miazkatu » deitutako diska berrian aldarrikatzen dutena salatzen dauku...

Musika : Saia Goait « Eternal », Archive « Bullets », Casimir Zao « Moustique »  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
17/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Er(r)otxiki » deitzen da If Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Hasiera batean, marrazkia eta txinatar tintaz osaturiko lan hauek, prentsarako egindako aktualitatezko iritzi-marrazkiak ziren (Berria egunkariraren Hitza astekari gehigarrian agertzen direnak). Irudi batekin iritzia emateko abentura hau 2019ko irailean hasi zen eta "Er(r)otxiki" erakusketak lan horren bilduma dela esaten digu Ifek...

Bestalde, Itsasuko aurtengo Errobiko fesbilaren edizioan « Amaren Alabak » taldeko Ihitz Iriartekin solastatzeko parada izan dugu. Taldea nola sortu zen eta nola lan egiten dute aipatzeaz gain, Ihitzek ohargabean ikasi dutela kantatzen aitortzen digu …

Musika : Amaren Alabak « Nigarra begian », Eddie Vedder « You’ve got to hide your love away i am sam ».  

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #4 : « Kordoka / Incertitude » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #4 : « Kordoka / Incertitude » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
06:48
11/10/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

 

Entzun lehen KAPSULA (4/4) : « Kordoka » (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda – Maiatz)

Ecoutez la première CAPSULE (4/4) : « Incertitude » (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:45
10/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kirmen Uribe, Ondarroar idazlea (eta orain New Yorken bizi), Baionako Jakinola hizkuntza etxerat urbildu da « Izurdeen aurreko bizitza » liburu berriaren aurkeztera. Azken liburu honetan New Yorkeko liburutegi publikoetako artxiboetan aurkitu duen Rosika Schwimmer Hungariar sufragistaren bizitza aipatzeaz gain, bera eta bere familia New Yorken erritmorat egokitzeko izan dituzten lanak azaltzen ditu.
Kirmenek, New Yorken bizi denetik, Rosika Schwimmerek bizitza aldatu diola aitortzen dauku...

Bestalde, « FUGA ! » Senpereko Elirale dantza konpainiaren obra berria da eta aldi berean « Arthatik-at! » izenburuko sorkuntza triptikoaren bigarren pieza. Obra honetarako 3 dantzari (Oihan Indart, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei), mutxikoak oinarri hartuz, euskal jauzien berasmatzen aritu dira.
Oihan Indart dantzariak obra honetan denbora elastika bat bezala estiratzen dutela azaltzen dauku...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin » *zuzenean 2019an Ruper Ordorikarekin.  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:35
3/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Annelise Arnaud-Cazamayou musikariak ORBEL eta MAÏRÜ taldeen aurkezpena egiteaz gain, sorkuntzaren onurak aipatzen dizkigu (MAÏRÜ taldeak diska berria aurkeztu du 2022an).

Bestalde, Mikel Perez, musikari ta kantariak, bere ibilbide artistiko aberatsa aurkeztu dauku : Hastapenak Euski taldearekin, profesional gisa Patxi eta Konpaniarekin, Pariseko metroan musikari baimendua eta, azkenik, frantsesez sortutako kantuekin « Mikel P. » izen artistikopean... …

Musika : MAIRU «  Etzan », Led Zeppelin «Ramble on »

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
03:22
28/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

Entzun lehen KAPSULA (3/4) :  « Mintzairak »  (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Ecoutez la première CAPSULE (3/4) : « Langues »  (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Sorkuntzak | Créations
Français
02:59
28/09/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #4 : texte d’Alain David sur la musique « Tajabone » d’Ismaël Lo … (Texte page 8 – Revue ENCRE[S] N°11)

Plus d’infos : https://revueencres.com/

Musika : Ismaël Lo « Tajabone »

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï