Emaitza | Résultats de recherche (644 résultats)

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:35
3/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Annelise Arnaud-Cazamayou musikariak ORBEL eta MAÏRÜ taldeen aurkezpena egiteaz gain, sorkuntzaren onurak aipatzen dizkigu (MAÏRÜ taldeak diska berria aurkeztu du 2022an).

Bestalde, Mikel Perez, musikari ta kantariak, bere ibilbide artistiko aberatsa aurkeztu dauku : Hastapenak Euski taldearekin, profesional gisa Patxi eta Konpaniarekin, Pariseko metroan musikari baimendua eta, azkenik, frantsesez sortutako kantuekin « Mikel P. » izen artistikopean... …

Musika : MAIRU «  Etzan », Led Zeppelin «Ramble on »

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
03:22
28/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

Entzun lehen KAPSULA (3/4) :  « Mintzairak »  (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Ecoutez la première CAPSULE (3/4) : « Langues »  (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Sorkuntzak | Créations
Français
02:59
28/09/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #4 : texte d’Alain David sur la musique « Tajabone » d’Ismaël Lo … (Texte page 8 – Revue ENCRE[S] N°11)

Plus d’infos : https://revueencres.com/

Musika : Ismaël Lo « Tajabone »

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:18
26/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Topaketa harrigarri bezain interesgarria egin dugu kebekiar azentuarekin euskaraz mintzatzen den Montrealeko bisitari batekin. Euskara deskubritu zuenetik (duela 20 urte!), Michel Usereau, Kebekiar erakasleak, Euskal Herrirat hainbat aldiz etorrri da ikastaldi batzuetan parte hartzeko.

Hizkuntzen zaletasuna lanean ere baliatzen duela segurtatzeaz gain (Kebekerat ailegatzen diren etorkinei frantsesa erakasten die MIDI egituraren bidez), Michelek « Nor-Nori-Nork » maite duela aitortzen dauku …

Bestalde, Mixel Ducau, ibilbide luzeko musikaria eta « AlbøSax » taldearen buruak, albokarekin duen harremana aipatzeaz gain, « Otazu Blues » deitzen den diska aurkezten dauku …

Musika : AlbøSax «  Alboka 2.0 », Joan de Nadau « Hain pozik naiz jainko maitea »

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #2 : « Kolibria / Un Colibri » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #2 : « Kolibria / Un Colibri » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
03:29
21/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

Entzun lehen KAPSULA (2/4) :  « Kolibria »  (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Ecoutez la première CAPSULE (2/4) : « Un Colibri »  (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:20
19/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Bixente Junca eta Xanti Legarto musikariek ZORTZI taldea sortu dute 2016 urtean. Hasieran, Euskal musikagintzatik hartutako kantu ezagun batzuk aukeratzen zituzten beraien ukitua emanez. 2022 urtean, bikotetik laukoterat pasatu dira (Pierre Sangla baterian eta Thomas Saez baxuan) eta beraiek konposatutako kantuekin diska berri bat atera dute.
Bixentek, Zortzi taldearen azken egitasmoa aipatzen dauku...

Bestalde, Baionako Iparraldeko kontserbatoriorat urbildu gara, musika ikasleen lana ezagutzeko. Akordeoia hautatu zuela irringarria iruditzen baitzitzaion aitortzen digu, Iker, soinujole gazte batek.

Musika : Zortzi «  Pistan Ez Nago », Lülü Smack « Ozpina ».

Jatorria : Radiokultura

Raconte moi une page #3 : sur Ziggy Stardust de David Bowie … (Revue ENCRE[S] N°11)

Raconte moi une page #3 : sur Ziggy Stardust de David Bowie … (Revue ENCRE[S] N°11)

Sorkuntzak | Créations
Français
04:28
14/09/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #3 : Photo de Jean Michel Martin sur Ziggy Stardust de David Bowie sous-titrée « La diagonale du flou vient du don d’ambiguïté » … (Photo page 19 – Revue ENCRE[S] N°11)

 

Plus d’infos : https://revueencres.com/

 

Musika : David Bowie « Ziggy Stardust » (instrumental by Michael Casswell)

 

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #1 : « Izaro Boreal » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #1 : « Izaro Boreal » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
03:12
13/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

 

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

 

Entzun lehen KAPSULA (1/4) : Izaro Boréal (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)
Ecoutez la première CAPSULE (1/4) : Izaro Boréal (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:11
12/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Horretarako, Arte eskaintzatik urrundua den jendearengana doa (ñiñiak, adineko pertsonak, errefuxiatuak, autistak edo ezkizofrenikoak …) eta beren bizilekuetan sartzen da
Amaia Hennebutte, Kiribilen zuzendari artistikoak, konpainiaren proiektu ugariak aurkezten dauzkigu...

Bestalde, sasoi honetako LEHEN KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu (bigarren partea!) : joan den sasoineko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

 

Musika : Tonino Carotone « Lamore non paga », Niko Etxart « Rock and Roll Hoochie Koo ».

 

Jatorria : Radiokultura

AEK keriak #4 : Horra Hazparneko « esnegainaren esnegaina » (la crème de la crème) !

AEK keriak #4 : Horra Hazparneko « esnegainaren esnegaina » (la crème de la crème) !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
20:55
20/07/22

Uda honetan, Hazparneko Aek-ko talde bat Radiokulturaren estudiora urbildu da. Pantxix Bidart erakaslearen ikasleek, irrati emankizun kultural bikain eta interesgarri bat ekoiztu eta animatu dituzte.

 

Entzun laugarren emankizuna, AEK keriak 4# : Hazparneko Aek-ko « esnegainaren esnegaina » (la crème de la crème) izeneko ikasle taldearen bisita kulturala...

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:58
27/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Dantza deskubritu zuenetik (Talo baten bidez!), Jon Vernier Bardoztar gaztearen ibilbidea arte horri lotua izan da. Bere lehen urratsak euskal dantzan egin ondoren, Angers hiriko dantza garaikide zentroan garatu du bere formakuntza. Aurten, antzerkiaren mundurat urbildu da eta « Hecho en Casa » konpainiak hasi berri duen « Chutes » sormen prozesuan aritzeko parada izan du. Jonek bere ibilbidea aipatzeaz gain, artearen eta sorkuntzaren beharra zalatzen dauku...

Bestalde, sasoi honetako azken KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu : aurtengo emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Willis Drummond « Gaztetasuna eta zahartasuna », The Fall «Big new Prinz ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
20/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Irisarrin iraganen den EHZ festibalaren atarian bait gara, Hazparneko estudiorat gonbidatu ditugu festibal famatu honen 2 kide : Joana Barbier eta Julen Oillarburuk aurtengo edizioaz mintzatzeaz gain Beñadinen « Kuiz » galdetegi kokinari erantzun behar izan dute...    

Musika : Ezpalak « Hegan edo hilik » & « Zatoz » , Niko Etxart « Oihaneko zuhainetan ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa :  lan duina etorkinentzat ere ! + Arkatza, Martinen garagardoa …

Kultur Kuboa : lan duina etorkinentzat ere ! + Arkatza, Martinen garagardoa …

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:47
13/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Lanik gabe, lurraldean bizitzeko paper ofizialik ez eta paperik gabe lan kontraturik ez … Hori da gaur egun Ipar Euskal Herrian etorkin gehienek pairatzen duten egoera kafkianoa. LAB sindikatuko bozeramailea den Eñaut Aramendik, Cimade eta Etorkinekin elkarteekin batera eramaten duten borroka ta lana aurkeztu dauku.    

Bestalde, Martin Lemaire, Itsasuko « Arkatza » garagardotegiaren sortzaileak, erabiltzen dituen osagai gehienak Euskal Herriko pentzetik etortzen direla azaldu digu. Gainera, laborari gisa instalatzen ari baita, laister, osagai horietako batzuk berak ekoiztuko dituela segurtatu dauku ere bai...

Musika : AlbøSax « Ufa goxo », Arno « Il est tombé du ciel ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Inklusioa bai eskolan, bai jendartean … (Pantxin Duhart, Bil ta Bila)

Kultur Kuboa : Inklusioa bai eskolan, bai jendartean … (Pantxin Duhart, Bil ta Bila)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:24
6/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : 2017an, « Bil ta Bila » elkartea sortu da Integrazio Batzordea elkartea diruz laguntzeko asmoz. 2020ko irailan denda bat ideki du elkarteak Larresoron, bigarren eskuko gauzak saltzeko : jantziak, liburuak, diskoak, altzari ttipiak, etxetresna, elektrogailu ttipiak, baxera,...

 

Pantxin Duhart, elkarteko partaideak Bil ta Bilaren istorioa eta ibilmoldea kontatzeaz gain, dendaren ateak ideki dizkigu...

Musika : Juan Mari Beltran « Arditurri », Meat Loaf « Two out of three aint bad ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Gure barnetik ateratzen dena kantatzen dugu ... (Josu Guillen - Fizt & Furiuz !)

Kultur Kuboa : Gure barnetik ateratzen dena kantatzen dugu ... (Josu Guillen - Fizt & Furiuz !)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:24
30/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Josu Guillen, « Fizt & Furiuz » metal taldearen kantaria (eta Radiokulturako langile ohia!), gonbidatu dugu gure estudiorat mementu goxo baten pasatzeko …

 

Josuk, taldearen kantu berriak aurkeztu dizkigu ta Beñadinen quizz famatuari erantzun baitaere …

Musika : Fizt & Furiuz « Aitzaki bahitzailea », « Dirdiraren oihua ».

Jatorria : Radiokultura

Istorio bat oherat joan aintzin ? … « Otsoa ta 7 pittikak »

Istorio bat oherat joan aintzin ? … « Otsoa ta 7 pittikak »

Sorkuntzak | Créations
Euskara
04:40
25/05/22

Istorioak maite dituzue ?


Itsasuko gau eskolako lehen urteko ikasle (eta aldi berean guraso) talde bat gure estudiora jin dira haur istorio irakurketak grabatzera.

 

Entzun ezazue « Otsoa eta 7 pittikak » istorioa bikaina (Julien, Xabi, Remi eta Raphaellen ahots ederretatik kondatua)

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Punk, Afro-Rock edota Rebetikoa … dena maite dut ! (Niko Perret – Frikun)

Kultur Kuboa : Punk, Afro-Rock edota Rebetikoa … dena maite dut ! (Niko Perret – Frikun)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:42
23/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Niko Perret, « Frikun » taldearen musikari ta kantariak, bere ibilbide artistiko aberatsa aurkeztu dauku. Punk musikarekin hasi, afrikar edota kumbia soinuetarat igaro arte, ahantzi gabe Greziar kulturaz eta musikaz duen zaletasuna …

*« Frikun » Euskal Herriko lau musikarik osatzen duten Afro-Rock taldea da eta aurten « Ezerezko Herria » diska berria aurkeztu berri dute.

Musika : Joxe Replay « Margarita », Frikun « Denboratik at » eta Paco Ibañez « La poesia es un arma cargada de futuro ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:23
16/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …

Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...

Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».

Jatorria : Radiokultura

Istorio bat oherat joan aintzin ? … « Txantxangorri mokofina »

Istorio bat oherat joan aintzin ? … « Txantxangorri mokofina »

Sorkuntzak | Créations
Euskara
05:08
11/05/22

Istorioak maite dituzue ?

 

Itsasuko gau eskolako lehen urteko ikasle (eta aldi berean guraso) talde bat gure estudiora jin dira haur istorio irakurketak grabatzera.

 

Entzun ezazue « Txantxangorri mokofina » istorioa bikaina (Juliette, Nikola, Maider eta Charlotten ahots ederretatik kondatua)

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Dantza, musika eta margoak … Alabena konpainiak denak nahasten ditu (Arantxa Lannes)

Kultur Kuboa : Dantza, musika eta margoak … Alabena konpainiak denak nahasten ditu (Arantxa Lannes)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
9/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan « Alabena » konpainia berria ezagutzeko parada izan dugu Arantxa Lannes Uztariztarrak aurkezturik. Konpainia honetan, Arantxak Nagusiki dantza, musika eta margoak uztartzen ditu bere sorkuntza ugarien isalada erakutsiz …

Artantxak, « Alabena » konpainiaren jatorria aipatzeaz gain, « Izakiak » deituriko ikuskizun berria aurkezten dauku...

Musika : Pixies « Hey », Mister Saguak « Tagada ».

Jatorria : Radiokultura