Emaitza | Résultats de recherche (636 résultats)

Zantzu #7

Zantzu #7

Sorkuntzak | Créations
Euskara
39:47
3/03/22

Zantzu Ipar Euskal Herriko gazte batzuek eramandako irratsaio berria duzue. Bere helburua? Umilki koiunturaren irakurketa sakon eta pentsatu bat eramaitea eta plazaratzea, beharrezkoa den gibeltasuna hartzen entseatuz! Kultura, faxismo, genero problematika, konfinamendu, kapital, burgesia, gazte, neska, antolakuntza, "demokrazia" (?)... Horiek dira entzuten ahalko dituzuen hitzak Zantzu emankizunean!

 

Entzun eta goza: Zantzu #7 

 

Musika: Beyonce "Single Ladies"

 

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : Maianaren istorio koloretsuak...  !

Kultur Kuboa : Maianaren istorio koloretsuak... !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
48:25
28/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Maiana Agorrody, Uztariztar artista eta erakaslearekin solastatzeko parada izan dugu. Artearen bidez istorioak kondatzeko bururatzen zaizkion irudiak  nola ateratzen dituen azaldu zigun Maianak.

* Maianaren mundu zatitxo bat zeharkatzen ahal duzue, martxoaren 4tik maiatzaren 25 arte,  Miarritzeko Atabalen « DYSTROPIK » deitzen den erakusketaren bidez.

Musika : Molo Sayat « Adame», Wintersleep « Weighty ghost ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Olatzek bere Gogoak dantzan jarri ditu … modu filosofikoan !

Kultur Kuboa : Olatzek bere Gogoak dantzan jarri ditu … modu filosofikoan !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:40
21/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Olatz Perez, filosofia erakasle ohia, musikaria, estudiora jin zaigu  bere ibilbide aurkeztera eta « Gogoan Dantzan » proiektua azaltzera.Tailler bereziak eskaintzen ditu edozoin adinentzat, edozoin lekutan filosofia eta artea uztartuz.Izan edo ez izan, entzun dezagun « kaleko filosofoa » definitzen dena ! !

Musika : Puuluup « Viimane Suusataja », Manchester Orchestra « The silence ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Beti gorago Frederic-ekin …

Kultur Kuboa : Beti gorago Frederic-ekin …

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:05
14/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Frederic Arburua ezpeletar mendizaleak Nepalen kokatua den Manaslu mendia (8163 metro) oxigenorik gabe igotzea lortu zuen 2021eko irailan. 3 urte aintzin, jada, Tibetetar Cho Oyu tontorra (8201 metrokoa) igo zuen oxigenorik gabe baitaere !

Aldi huntan, Frederic-ek Baionako Marengo karrika igo du Radiokulturaren estudiora iristeko. Nola prestatu eta bizi dituen balentri horiek azaldu digu Frederic-ek...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin », Angus & Julia Stone « Big Jet Plane », Hunger Strike « 25th anniversary mix ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kartzela ondoko gogoetak « Musikartzelan » … (Mixel Etxekopar)

Kultur Kuboa : Kartzela ondoko gogoetak « Musikartzelan » … (Mixel Etxekopar)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:53
7/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Didier Agerre Pagolarak, xirula ikasteko nahia erakutsi zion Mixel Etxekoparri presondegian zelarik. Azken honekin harremanetan sartu ondoren, 2008an, Lannemezan kartzelan hasi ziren musika ikastaldiak. Berriki Mixel Etxekoparek kartzelan bizitako esperientzekin « Musikartzela » deitzen den kronika liburu bat plazaratu du (ZTK argitaletxea).

 

Mixelekin parada ukan dugu kartzelaz eta liburu hortaz solastazea...


*Otsailaren 12an, Mixel ta beste artistak kontzertu bat emanen dute Euskal preso politiko ohi eta errefuxiatuen alde, Pagolan.

 

Musika : Mad Season « Long gone day », Le trio Joubran « Masar », « Musiheska » diskatik 3 zati.

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Mister Saguak bueltan da !? … (Yves Bidart)

Kultur Kuboa : Mister Saguak bueltan da !? … (Yves Bidart)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:40
31/01/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko « Mister Saguak » taldeak 90 hamarkadako rock eszena markatu zuen. Yves Bidart  taldearen kantariak, izen berezi honen jatorria aipatzeaz gain, diska berri bat grabatzeko asmoa badutela aitortzen dauku......

Musika : Mister Saguak « Amarrainak » & « Pilota ez », Aurora « It happened quiet », La Polla Records « En el sitio donde yo vivo », Emma Russack « All my dreaming ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Marra okerrekin zuzenagoa sentitzen naiz … (Aitor Ruiz de Egino)

Kultur Kuboa : Marra okerrekin zuzenagoa sentitzen naiz … (Aitor Ruiz de Egino)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:48
24/01/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aitor Ruiz de Egino Hernaniar artistarekin Ustaritzeko Ttok arte lekuan topo egin dugu. Bere sorkuntza ugariaz (margolanak aluminio gainean, eskulturak, zeramikak…) solastatzeko parada izan dugu bai eta azken urteetan 3D mundua, Kriptoartea eta arte birtualearekiko duen harremanaz ere...

Musika : Ennio Morricone « Arena », Vulk « Vulk  ez da », System of a down « Question ».

Jatorria : Radiokultura

IXABE taldea ZUZENEAN … Radiokulturaren harpeatik !

IXABE taldea ZUZENEAN … Radiokulturaren harpeatik !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
01:11:36
20/01/22

Munduko estudio ederrenen gisarat, Radiokulturaren harperat gonbidatzen ditugu musikari, kantari edota taldeak elkarrizketa interesgarriak zuzenezko musikarekin tartekatuz …

Aldi honetan, Xabi eta Beñat Biscay anaiak eta IXABE taldeko partaideak, Beñadinen galdera zorrotzeri erantzun eta kantuak zuzenean emanez, mementu ezinhobeago bat eskaini daukute … Entzun eta goza !

Jatorria : Radiokultura Beñadin Lohiaguen laguntzarekin

Kultur Kuboa : Zuen paper eta estalkiak berpizten ikusi ditugu … (Bil ta Garbi, Mattin Petrissans)

Kultur Kuboa : Zuen paper eta estalkiak berpizten ikusi ditugu … (Bil ta Garbi, Mattin Petrissans)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:22
17/01/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Bil Ta Garbi » Sindikatua 2002an sortu zen, Ipar Euskal Herriko etxe-hondakin eta antzekoen kudeaketa orokor baten egiteko. Baionako Canopia gunean materia desberdinen  birziklagarrien bereisketa zentroa aurkitzen da. Mattin Petrissans, Hazparne eskualdean bereisketaren aholkulariak, gure zikinuntzi horian botatzen ditugun ondarrei bigarren bizitza nola emaiten dieten erakutsi dauku ...

Musika : Izaro & Euskadiko Orkestra « Errefuxiatuena », White Light « Now I Realize », Zea Mays & Euskadiko Orkestra « Elektrizitatea ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ruper Ordorikarekin ... Amour eta Toujours !

Kultur Kuboa : Ruper Ordorikarekin ... Amour eta Toujours !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:33
10/01/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Ruper Ordorika, 20 urteko ibilbide oparoa duen Oñatiar musikari ta kantariak, Kubako musika giroarekin luzaz aberastu ondoren, « Amour eta Toujours » diska aurkeztu berri du. Gure kolaboratzailea den Beñadin Lohiaguek galdetegi zorrotz bat prestatu dio Ruperri...

Musika : Water Liars « Let it breathe », The Witcher 3 « Wild Hunt », Olga Sturova & Anastasia Parfyonova « Zaslo solnce za okonce ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:51
20/12/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Euskararen Urtaroaren karietarat antolatutako « Gustuaren kantua » tailerran Maider Cigarroa, kantaria eta musika-terapeuta ezagutu genuen, Tailer berezi honetan janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren. Maiderrek bere ibilbidea eta eskaintza aipatzen dauku.

Bestalde, Juan Aizpitarte, Hazparnen bizi den gipuzkoar artistak, sorkuntza garaikidearekin duen harremana eta garatzen dituen proiektuak azaltzen dizkigu...

Musika : David Bowie « The laughing gnome », M83 « Outro », Rodeo « Sugeak », Alos Quartet « Uretan », J.S. Bach « Minuet in g major BW114 », Otava Yo « Zalivochka ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Albuma, gure lanaren manifestu bat da  … (Amaiur Epher, Diabolo Kiwi)

Kultur Kuboa: Albuma, gure lanaren manifestu bat da … (Amaiur Epher, Diabolo Kiwi)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:37
13/12/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Amaiur Epher, « Diabolo Kiwi » taldearen musikaria, aurten plazaratu duten "Uhin Galduak" diskaren Pop-Rock-Funk giroa aurkezten dauku...

Musika : Diabolo Kiwi « Uhin Galduak », Ali Farka Touré & Toumani Diabaté « Kadi Kadi », Rodeo « Sugeak ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Mundarrai mendiko Damaren leienda … (Jokin Irungaray)

Kultur Kuboa: Mundarrai mendiko Damaren leienda … (Jokin Irungaray)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:38
6/12/21

Aste honetako Kultur Kuboan : "DAMA" Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatu bat da. Jokin IRUNGARAY-k 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.

Musika : Mikel Laboa « Xoxo beltza», The Beatles « Two of us», Delirium Tremens « Ordago ».

Jatorria : Radiokultura

GELTOKIKO ERRETRATUAK #2 : « Auzokideak »

GELTOKIKO ERRETRATUAK #2 : « Auzokideak »

Sorkuntzak | Créations
Euskara
07:19
1/12/21

« Geltokiko erretratuak » Myriam Ayçagueren dokumental sail bat da, Hendaiako geltokiaren ondoan bizi diren jendeekin egina.

Entzun bigarren erretratua #2 : « Auzokideak » sarrarazten gaitu gisa batez Doleac karrikaren intimitatean. Ni bezala, Lola luzaz karrika horretan bizi egon da ; gure bi etxebizitzak parez pare ziren. Berak idazten zituen leihotik ikusten zituenak, nik apartamentura heltzen ziren soinuak grabatzen nituelarik.

Jatorria : Artegia, Euskal Kultur Erakundearen sustenguarekin

Kultur Kuboa: Sofrologia musikatua haurrendako ere + Eliraleren Fuga dantzatua ...

Kultur Kuboa: Sofrologia musikatua haurrendako ere + Eliraleren Fuga dantzatua ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:10
29/11/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Maialen Alfaro, Mayana Itoiz ilustratzailearekin batera plazaratutako « Itsaso zabalera » liburua aurkeztu dauku.    

Bestalde, Elirale dantza konpainiako koordinatzailea den Pantxika Telleriak Fuga! izeneko sorkuntza berria aurkeztu dauku !

Musika : Ezpalak ft Joseba Irazoki « Banpiroak», Nino Ferrer « Le telefon», Ibrahim Maalouf « True Sorry ».

Jatorria : Radiokultura

GELTOKIKO ERRETRATUAK #1 : Askatasunaren ateak ...

GELTOKIKO ERRETRATUAK #1 : Askatasunaren ateak ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
04:07
24/11/21

« Geltokiko erretratuak » Myriam Ayçagueren dokumental sail bat da, Hendaiako geltokiaren ondoan bizi diren jendeekin egina.

Entzun lehen erretratua #1 : Yolandak bere gazte denborako bidaiak kontatzen ditu...

Jatorria : Artegia, Euskal Kultur Erakundearen sustenguarekin

Kultur Kuboa: « 2022 » Eric Dicharryren proposamena + Zinegin festibalaren komeriak ...

Kultur Kuboa: « 2022 » Eric Dicharryren proposamena + Zinegin festibalaren komeriak ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:06
22/11/21

Aste honetako Kultur Kuboan : 2021 urteko Sarako Idazleen Biltzarrean Eric Dicharry, antropologoa, erakaslea eta idazleak, bere azken lana aurkeztu dauku. Maiatz argitaletxean plazaratutako « 2022 » liburua, estilo eta formato nahasketaz osaturik da.Eric Dicharryk, liburu honetan Haikuak, biniloak, tortura eta QR kodeak aurkitzen direla aitortzen dauku...   

Bestalde, Zinegin, Hazparneko zinema fetibalaren programazioa modu animatu ta umoretsuan aipagai ukan dugu... lehiaketa bat balitz bezala !

Musika : Amorante « Ama hil zaigu », Georges Brassens « Gastibelza », Niko Etxart « Musde Urrutia Baigorriko elizan ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:45
15/11/21


Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Charlotte Guilharetzek, haur, gazte eta helduek generoarekiko duten ikuspegiaz sortutako « Urmaela » obra aurkezten dauku...  

Bestalde, Hazparneko Elizaberri auzoan Rallyen pasioa deskubritu zuen Xan Arotcarenarekin mintzatzeko parada izan dugu. Xan beti oroituko da bere rally auto barnean lehen aldiz entzun duelarik : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen !

Musika : Perota Chingo « Rie Chinito », Rita Payes i Elisabeth Roma « El-marabino ».

Jatorria : Radiokultura

La promenade théâtralisée du Kaolin / Harri Xuriaren ibilaldi antzeztua ...

La promenade théâtralisée du Kaolin / Harri Xuriaren ibilaldi antzeztua ...

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
42:18
10/11/21

Le 31 juillet 1971, l'usine de Kaolin de Louhossoa ferme ses portes, mettant un coup d'arrêt définitif à une activité qui aura été au cœur du village pendant près d'un siècle et demi. Le Petit Théâtre de Pain et la Mairie de Louhossoa ont organisé une promenade théâtralisée (avec beaucoup d’humour et d’intensité) sur les traces du Kaolin.

 


1971 uztailaren 31an, Luhusoko Harri Xuri lantegiak bere ateak hesten zituen, mende bat erdi-tik hurbil, herri bihotzean izan zen aktibitatea geldiaraziz. Luhustar batzuen memorioan gelditzen den industria horren istorio parte baten deskubritzera ibilaldi kantatu eta jokatu baten bidez antolatu zuen Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak, Luhusoko herriko etxearen laguntzarekin.

 


Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Amaia eta Xabier « Out » dira ...

Kultur Kuboa: Amaia eta Xabier « Out » dira ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:25
8/11/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Donapaleun iragan den Abian festibalaren karietarat, dantza garaikidean murgildua den Amaia Elizaran Tolosarrarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere 5. koreografia, « Out » deitutakoa aurkeztu digu...

Bestalde, Xabier Zeberio Tolosar bibolin joleak, Amaia Elizaran dantzariarekin « Out » deitutako ikusgarrian musika egiteaz gain Alos Quartet taldean ere murgilduta dago. Donapaleun iragan den Abian festibalean berarekin solastatzeko parada izan genuen eskuetan suediar « Nyckelharpa » soinu tresna berezia zuelarik...

Musika : The Rolling Stones « Paint it black », Youn Sun Nah « Hurt », Gustavo Santaolalla « Apertura & Pajaros ».

Jatorria : Radiokultura