Emaitza | Résultats de recherche (667 résultats)

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:59
27/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Ruper Ordorikak sorkuntzan hartzen duen plazerraz eta « Gurian ostatua » bere azken lanaz hitz egin digu.

- Barnealdea aitzin eta gero erakusketak denboraren bidaia proposatzen duela erran dauku Rafa Zulaikak (Euskal Museoko zuzendaria).

 

Musika : Ruper Ordorika « Mare Nostrum » eta « Zatoz », Haji Ouali Ainize Perez eta Gorka Chamorro «  KEBASQUE  Yan-anga »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maider Korrikan bainan ez presaka eta Anaiz filma harrigarrien bila ...

Kultur Kuboa : Maider Korrikan bainan ez presaka eta Anaiz filma harrigarrien bila ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:49
17/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Maider Heguy, Ipar Euskal Herriko AEKko lehendakariak, aurtengo Korrika aipatzeaz gain, helduen euskalduntzearen erronka berrietaz mintzatu da.

- Anaiz Aguirre, Baionako Atalante zinemagelako langile berriak, zinemaz duen zaletasuna eta « Euskadi » filmaren misterioa aipatu dauku.

 

Musika : Itziarren Semeak « Egunero Alkarregaz », Korrikaren kanta « BatZuk » eta Chilly Gonzalez « Venetian blinds »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Uhinen bidezko ibilaldia Abadian eta Rouge Eléa konpainiaren azken berriak

Kultur Kuboa : Uhinen bidezko ibilaldia Abadian eta Rouge Eléa konpainiaren azken berriak

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:50
13/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Aintzane Lasarte bidelagun, Abadiako eremuan zehar ibilaldia egin dugu irrati uhinen bidez.

- Ander Fernandezek Rouge Elea konpainiaren « Hau da nire ametsen kolorea » sorkuntza aurkeztu digu. 

 

Musika : La Gata Cattana « Lisistrata », Estitxu «Udaberria »,  Erik Truffaz « Let me go » eta Muskulo « Triku bat errepidean »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Desertuan Xexilirekin eta Baratzean Jakobarekin ...

Kultur Kuboa : Desertuan Xexilirekin eta Baratzean Jakobarekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:47
6/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Emazteentzat antolatua den « Rally des Gazelles » abenturan parte hartuko du Xexili Foix Baionatarrak.

- Baratzegintzaz duen jakinduria partekatzen du gurekin Jakoba Errekondok  ...  

 

Musika : Serge Gainsbourg « Ford Mustang », Maider Zabalegi «Hitz debekatuak »,  eta Pier Paul Berzaitz « Baratze bat »

Jatorria : Radiokultura

Paisaiaren soinuak #1 – Joaldoom

Paisaiaren soinuak #1 – Joaldoom

Sorkuntzak | Créations
Multilingue
04:48
28/02/17

Paysages sonores, cartes postales sonores, quézaco? Vous le découvrirez en écoutant les créations du collectif ARTegia. Des joalduns, des rires et des cris. La trompe résonne, les moteurs rugissent... Laurent Pommier était au carnaval de Zubieta le 31 janvier dernier. Avec "Joaldoom", il restitue ce qu'il y a enregistré, à sa manière.

Soinu-paisaiak, soinuzko postalak, zer dira? Jakinen duzue Artegiaren sorkuntzak entzutez. Joaldunak, irri eta oihuak, motorrak.... Urtarrilarren 31an, Laurent Pommier Zubietako inauterian zen. "Joaldoom"ekin, partekatzen ditu han grabatu dituen soinuak.

Le blog de l'association: http://artegia.blogspot.fr/

 

Jatorria : Artegia elkartea Radiokulturarentzat

Kultur Kuboa : FaltA kolektiboa eta Izarren Hautsa ipuin liburua ...

Kultur Kuboa : FaltA kolektiboa eta Izarren Hautsa ipuin liburua ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:48
27/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

-FaltA kolektibo berriaren kantu progresiboak aurkeztu dizkigu Beñadin Lohiaguek.

-Ixabel Millet-ek eta Maddi Irazokik « Izarren hautsa » haurrendako ipuin liburua sortu dute.

 

Musika : Bruce Springsteen «  Growin up », Fran Lasuen «Por morrer uma Andorhina »,  eta Hertzainak « Esaiok »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea...

Kultur Kuboa : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:04
20/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Aitziber Zapirainekin berriki Argia saria jaso duen Amapola Morea magazinaz aritu gara.

- Miren Tirapuk hiru pertsonai ezberdin jokatzen ditu Atte hil Aurretik antzezlanan.

- Juan Kruz Igerabidek idazle eta poetak bere azken sorkuntzak aipatzen dizkigu.

 

Musika : Eutsi «  Beldur barik », Mijail Oletxenko «Chopin – Waltz 64-2 »,  eta Cesarea Evora «Petit pays »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Hartzaren aroa Uztaritzen eta Zea Mays-en kantu gustokoenak

Kultur Kuboa : Hartzaren aroa Uztaritzen eta Zea Mays-en kantu gustokoenak

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:01
13/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Filipe Lesgourgues -ek Hartzaro festibalaren momentu azkarrenak aurreratu dizkigu.

- Aiora Renteriak ( Zea Mays ) « Harro » diskaren baitan gustokoenak dituen abestiak... 

 

Musika : Aretha Franklin «  You Are My Sunshine », Nabil « Ordu kiskaliak »,  eta Aire ahizpak « Eskerrak bizitzari », Zea Mays « Orain » eta « Amiltzen ez den bat »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa :  Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Kultur Kuboa : Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:28
6/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Euskal kulturaren transmizioa eta inaute garaiko tradizioak aipatu ditugu Joseba Aurkenerena idazlearekin.

- Txirrindularitza eta antzerkiaren arteko lotura egin du Théâtre des Chimères-ek « Azken Itzulia » bere azken antzezlanean (Txomin Heguy)

 

Musika : Delirium Tremens « Ni naiz naizena », Kadhja Bonet « Honeycomb » eta Pixies « Where is my mind»

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai

Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:53
30/01/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.

- Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku

 

Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : EuskoKart nola erabili dezakegu + Elkar disketxearen ekoizpenari buruz pundu bat ...

Kultur Kuboa : EuskoKart nola erabili dezakegu + Elkar disketxearen ekoizpenari buruz pundu bat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:24
23/01/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Xebax Christy, Euskal monetaren lehedakariak, EuskoKart berria nola erabili dezakegun azaldu digu.

- Elkar disketxearen arduraduna den Angel Valdesekin joan den urteko bilana eta ondoko hilabeteetako erronkak aipatu ditugu.

 

Musika : Euritan Blai « Andere ederra II », Su Ta Gar « Bazoaz », Beira « Galdetu egin nahi dugu »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Hizkuntz eskubideak bermatzeko Protokoloa + Xabaltxekin solasean ...

Kultur Kuboa : Hizkuntz eskubideak bermatzeko Protokoloa + Xabaltxekin solasean ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
16/01/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu.

- « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ».

 

Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Mundu imaginarioa John Andueza eta Mikel gaztetxoarekin

Kultur Kuboa : Mundu imaginarioa John Andueza eta Mikel gaztetxoarekin

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:46
19/12/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu.

- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak.

- Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok.

 

Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari Domingi », Kantukide Adixkide « Isturitze» 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Casablancan elkartu dira Xabier Mendiguren idazlea eta Iduzkilore antzerki taldea...

Kultur Kuboa : Casablancan elkartu dira Xabier Mendiguren idazlea eta Iduzkilore antzerki taldea...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:48
12/12/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

-Xabier Mendiguren Elizegi idazleak « Alsina » bere azkeneko eleberria aurkeztu dauku.

- Bernadette Iratzoki Luroren laguntzaz Iduzkilore antzerki taldearen ibilbidea jorratu dugu.

- « Telesforo ez da Bogart » antzelanaren harira herri antzerkia aipagai Peio Berhokoirigoinekin.

 

Musika : Coro Minero « Santa Barbara bendita », Camera Silens « Camera Silens », Balerdi Balerdi « Ez gara galdu » eta Ceti « Smile» 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Lutxo Egia zinemari begira eta Xabi Solano trikitixa astintzen

Kultur Kuboa : Lutxo Egia zinemari begira eta Xabi Solano trikitixa astintzen

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:13
5/12/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

-Lutxo Egiak zinema gidoilari gisa jarduten du, eta filma bat egitea -euskaraz, noski- du amets.

-Bere sorlekuaren gorazarre egiten du Xabi Solanok, trikitixaren laguntzaz.

 

Musika : Xabi Solano Maiza « Ereñotzu» eta Joxe Ripiau « Afrikan blues» 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Durangoko Azokatik Hazparneko Ezkia ikastolarat ...

Kultur Kuboa : Durangoko Azokatik Hazparneko Ezkia ikastolarat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:26
28/11/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

-Pantxoa Etxegoinek Durangoko Azokarekin Iparraldeko eragileek duten harremana aipatu dauku. 

-Nerea Mujikak Gerediaga Elkartearen eskutik antolatua den azokaren berikuntzak azaldu dizkigu.

-Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrena aipatu dugu Jeannot Arotzarena, Bernadette Camblong eta Maider Duguin eta bere 11 urteko Ellande semearekin.

Musika : Aixa « Ostadar », Silvio Rodriguez « La cancion del elegido» eta Miren Aranburu Ensemble « Emakume bati ».

Jatorria : Radiokultura

 

Kultur Kuboa : Genero ikuspegiak Oihana Etxebarrieta eta Mikel Otxotorenarekin ...

Kultur Kuboa : Genero ikuspegiak Oihana Etxebarrieta eta Mikel Otxotorenarekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:26
21/11/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

-Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu.

-Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu.

 

Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ekizak begiak idekitzen dizkigu eta Zinegin festibalak gure begirada goxatu !

Kultur Kuboa : Ekizak begiak idekitzen dizkigu eta Zinegin festibalak gure begirada goxatu !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:26
14/11/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Jurgi Ekiza kantariak bere bakarlari gisa eginiko ibilbideaz bilana egin digu eta bere hurrengo diskaren kanta bat aurkeztu digu (esklusibitatean !).

- Euskal zinemak Hazparnen du hurrengo hitzordua Zinegin festibalaren karietarat. Katti Pocheluk festibalaren filosofia eta eskaintza aletu dizkigu.

 

Musika : Ekiza « Begiak ideki nituen » eta Leonard Cohen « The Partisan ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : I-ENER energia berriztagarria Hendaian ; Amets eta Jon jakuzzian ; Patrick, Biriatuko baratzaina.

Kultur Kuboa : I-ENER energia berriztagarria Hendaian ; Amets eta Jon jakuzzian ; Patrick, Biriatuko baratzaina.

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:03
7/11/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- I-ENER herri sozietatearen lehendakaria den Patxi Bergararekin jardun dugu trantsizio energetikoari buruz.

- Patrick Larrondo baratzainak Baigorritik Biriatura eginiko bere ibilbidea emandako uzta kondatu dauku.

- Xilaba finalaren atarian… Jon Maia eta Amets Arzallus jakuzzi batean sartu dira.

 

Musika : Zea Mays «Ez dut sinistu nahi », Christina Rosenvinge & Vetusta Morla « Chicago », Afrika « Horren beste komeria».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Miarritzen «Euskal Hitzorduak #1», Ester Washingtonetik Hendaiarat eta Xalbador.

Kultur Kuboa : Miarritzen «Euskal Hitzorduak #1», Ester Washingtonetik Hendaiarat eta Xalbador.

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:03
31/10/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Bilaka dantza kolektiboko partaidea den Ihintza Irungarai izan da gure estudioetan Miarritzen lehen aldiz iraganen den « Euskal Hitzorduak #1 » aipatzen.

- Washington estatutik Euskal Herrirat, Ester Ciganda hemengo bizimodua deskubritzeko gogo haundiz etorri dela aipatu dauku.

- Xalbador bertsolaria nolakoa zen, taulen gainean baita etxean ere, azaltzen du Mixel Itzainak.

 

Musika : Bruce Sprinsgteen « The River », Bilaka « Negu gorriak », Andoni Egaña « Salbador, Xalbador eta Salbatore ».

Jatorria : Radiokultura