Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (636 résultats)

Kultur Kuboa: 3 musikari txori baten habian + Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
Aste honetako Kultur Kuboan : Elena Haira eta Amaia Hiriartek, Maia Iribarne Olhagaraiekin osatzen duten Habia taldearen sorrera eta musika giroa aurkezten daukute...
Bestalde, Ihintza Irungarai itsasuarrak dantza klasikotik hasi bazen ere, euskal dantzaren sail desberdinetan aritzeko parada izan du. Azken 3urteetan Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko (IDB) langilea da nun misio arduradun lana eta dantza tailerrak kudeatzen dituen.
Musika : Habia « Olerkia », Eskean Kristo « Iñaki ze urrun dago kamerun ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !
Aste honetako Kultur Kuboan : 2021. irailaren hasieran, Muskildiko Chistera ostatuak bere ateak berriz ireki ditu … 40 urtez itxiak izan ondoren ! Hemendik aurrera eraikina kulturgune bat bilakatuko da. Maika Etxekopar, antzerkilari ta kantariak, Xiberoko « gaztetxe » berri hau aurkezten dauku « Elixagaigai #1 » besta egunean...
Bestalde, 2021. abuztuaren bukaeran, Hazparneko Ttattola Gaztetxeko kideek herri honetan urte luzaz erabilerarik gabe zen eraikin bat okupatu ta berritzen hasi ziren, kultur ta gazteen arteko bilgune baten izaiteko asmoarekin. Irailaren 13an frantses polizia eraikinean sartu, 2 gazte atxilotu ta ateen zerragailuak aldatu zituen. Ttattola Gaztetxeko kidea den Julenekin mintzatu gara, Hazparneko gazteen ibilbidea deskubritzeko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko......
Bukatzeko, Muskildiko « Elixagaigai #1 » besta egunean arotzaren lana ezagutarazteko asmoz, Liginagako Pettek burdinari forma nola emaiten den azaldu zaukun...
Musika : Afrocubism « Al vaiven de mi carreta » (feat. Toumani Diabate, Eliades Ochoa, Bassekou Kouyate), Furunda « Juanita ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Itsasertze artistikoa Nagorerekin + Harat Honaka Klodekin !
Aste honetako Kultur Kuboan : Nagore Amenabarro, margolaria eta Baionako Arte Eskolako erakaslearekin Angeluko itsasertzean elkartu gara. Bi urte guziz espazio publikoan antolatua den « La Littorale / Itsasertzea » deitutako arte garaikidearen erakusketan, ibilaldi-bisita moduko bat animatu du Nagorek...
Bestalde, azken 20 urte hauetan rock musikan aritu ondoren, euskal folk talde bat sortzeko gogoak zituen Klod Etxeberri xiberotar musikariak. Klodek bere ibilbidea aipatzeaz gain, « Harat Honaka » taldea aurkezten dauku...
Musika : Fizt&Furiuz « Bizi adierazpenaren mendekua », Harat Honaka « Itzal eta Argi », Hertzainak « Egunero ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Varun, euskalduna bilakatu den Michigango gaztea + Corinnekin Joko®in !
Aste honetako Kultur Kuboan : Varun, Michigango estatu batuar gazteak, 2 urte igaro ditu Bizkaiako. Mungiako institutuan lanean. Estatu Batuetarat itzuli aintzin berarekin solastatzeko parada izan dugu... euskaraz !
Corinne Manso angeluarrearen zaletasun haundiena gizarte jokoekin jostatzea da. Berriki, zaletasun hau partekatzeko asmoarekin, « Joko®in » deitutako enpresa sortu du.
Musika : Maddi Oihenart « Ez dut ikusi (feat Bertrant Cantat », Juan Mari Beltran « Agiñako harrespilak ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Gatiburen egunerokoa Lorentxaren klipan + Sorkuntzaren lanjerak Vianneyren ikuspegitik !
Aste honetako Kultur Kuboan : Gustiz ustekabean, Lorentxa Saragueta Kanboarrak, « Gatibu » taldearen « Egunero » bideoklip arrakastasua ekoiztea suertatu zaio. Lorentxak euskara ta euskal kulturarekiko sentitzen duen atxikimendua aipatzeaz gain, bere bizia aldatu duten 4 egunak azaltzen dizkigu
Bestalde Vianney Desplantes, hainbat taldeetan aritzen den tuba edota alboka joleak (Opus 333, Bilaka, Sasi Ardiak, Kolinga …) bere ibilbidea azaltzeaz gain, Organik Orkeztraren azken sormen prozesua aurkezten dauku (Rhapsôidía).
Musika : Ruper Ordorika « izen zaharrak », Gatibu « Egunero».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Hazparneko Zubi kulturala + Jarleku industrial bat Euskal Museoan !
Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko kultur pasarte garrantzitsu baten kondakizuna egiteko asmoa duen Txomin Heguyrekin mintzatzeko parada izan dugu. Txominek heldu den urriaren 1ean « Haritz Barnetik Eihartzeara, Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra » mintzaldia eskainiko du (La Fabrique Affamée Antzerki Taldeak antolaturik, ZUBI ekitaldiaren karietarat).
Bestalde Gilles Chaudières, Sokoa lantegiko komunikazio arduradunak, enpresa honen jarleku pare bat Euskal Museoan erakusgai izaitearen arrazoinak azaltzen dizkigu...
Musika : Mugaldekoak « Utzi hiltzen nire gisa », The B-52s « Lava ».
Jatorria : Radiokultura

AEK Keriak #3 : Hazparneko 2 taldeen bisita aberasgarria (eta musikala) !
2021 uda honetan, Hazparneko AEK-ko 2 ikasle taldeen bisita ukan dugu gure estudioetan … Pantxix Bidart eta Bixentek animatu dituzte bere ikasleak irrati emankizun kultural (ta bikain!) baten ekoiztera !
Entzun hirugarren emankizuna : AEK Keriak #3 : kronikak eta zuzenezko kontzertua !
Jatorria : Radiokultura

Les contes d’Anne (#3) : Le C.U.I. … le dénouement ! (partie 3/3)
Savez-vous comment réagissent nos amis les animaux, insectes et autres bestioles face aux dangers ? Avec un peu d’imagination et beaucoup de talent, Anne Fruchon, notre collaboratrice passionné de contes, s’est glissé dans la peau de ces petites bestioles qui doivent affronter le terrible C.U.I !
Écoutez les contes d’Anne (#3) : Le C.U.I. … le dénouement imprévu ! (partie 3/3)
Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Anne Fruchon (pour la lecture) !

AEKko Literatur Xirripak #5 : Izarren hautsa + Iparretarrak + Herria ...
2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !
Entzun Literatur Xirripak #5 : Kristine, Fabien eta Kristofek kondaturik : « Izarren hautsa » (Mikel Laboa/Xabier Lete) + « Iparretarrak » (Eneko Bidegain) + « Herria » (Marie Darrieussecqu)
Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #4 : Paradisuko atean + Txoriak neguan + Ene baitan bizi da ...
2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !
Entzun Literatur Xirripak #4 : Jacques, Miren eta Ani kondaturik : « Paradisuko atean » (Kantu zaharra) + «Txoriak neguan » (Kirmen Uribe) + « Ene baitan bizi da » (Maddi Ane Txoperena)
Jatorria : Radiokultura

Les contes d’Anne (#2) : Le C.U.I. … (partie 2/3)
Savez-vous comment réagissent nos amis les animaux, insectes et autres bestioles face aux dangers ? Avec un peu d’imagination et beaucoup de talent, Anne Fruchon, notre collaboratrice passionné de contes, s’est glissé dans la peau de ces petites bestioles qui doivent affronter le terrible C.U.I !
Écoutez les contes d’Anne (#2) : Le C.U.I. … (partie 2/3)
Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Anne Fruchon (pour la lecture)!

AEKko Literatur Xirripak #3 : In Vino Fabula + Pasatzen direnak + Kattalinen gogoetak ...
2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !
Entzun Literatur Xirripak #3 : Maddi, Ixabel eta Jérôme, Geneu eta Maddi kondaturik : «In Vino Fabula » (Koldo Amestoy) + «Pasatzen direnak » (G. Brassens) + « Kattalinen gogoetak » (P. Arradoi)
Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #2 : Printze Txikia + Tintin eta Milou + Miñan ...
2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !
Entzun Literatur Xirripak #2 : Pantxo eta Miren, Alain eta Doris kondaturik : « Printze Txikia » (A. St Exupery) + « Tintin eta Milou » (Alain) + « Miñan » (Amets Arzallus Antia)
Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #1 : … ulertzen dut Orain + Baionako Kotxeroak + Bizkaiko Txerriari ...
2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !
Entzun Literatur Xirripak #1 : Miren, Jérôme eta Jacquesek kondaturik : « Orain ulertzen dut Orain » (Joxean Artzer) + Baionako Kotxeroak (Victor Hugo) + Bizkaiko Txerriari Jarriak (Antton Valverde / Julen Lekuona / Xabier Lete)
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: EHZ Festibalaren 25 urteurrena sekulako ilusioarekin dator !
Aste honetako Kultur Kuboan : Irisarritik zuzenean aritu gara azken Kultur Kubo emankizuna ongi ospatzeko : EHZ Festibalaren muntaketa denboran, lau laguntzaile bildu ditugu 25. urteurrenean sekulako ilusioa dutela erakusteko...
*EHZ Festibala uztailak 2, 3 eta 4ean iraganen da.
Xehetasunak : https://fr-fr.facebook.com/ehzfestibala
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Pilotaren etorkizuna gaur jokatzen den partida bat da ...
Aste honetako Kultur Kuboan : Ipar Euskal Herriko Pilota Batzodeak, txapelketak antolatzeaz gain, etorkizunari begira kirol honen zaletasuna hobeto transmititzeko helburuarekin lanean ari da azken urte hauetan.
Henri Errandonea, Pilota Batzordearen idazkari nagusia, Antton Amulet, pilotari eta hezitzailea eta Iban Iriart Urruti, hezitzaileak izan ditugu solaskide gure Hazparneko estudioetan...
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Arberoa deskubri ezazue ibilaldi artistiko eta historiko baten bidez ...
Aste honetako Kultur Kuboan: Bastidako Clarenza elkarteak azken urte hauetan proposatzen duen « Cheminement / ibilaldiak » proiektuak egunero ikusten ditugun tokiak beste manera batez deskubritzerat eramaiten gaitu, ibilaldiaren erritmoari esker.
Jokin Irungaray Itsasuar artistak Arberoako ibilaldian murgiltzea gonbidatzen gaitu …
Jatorria : Radiokultura

Kronikamendu musikala #38: Cyborg (Nekfeu)
Gure garai berezi hauek pasatu nahi musikari bati buruzko kronika musikal baten entzunez? Entzun Kronikamendu musikala! Gure helburua sakonki deskubriaraztea musikari bat eta bere ibilbidea, beraz entzun eta goza!
Kronikamendu musikala #38: Cyborg (Nekfeu)
Musika: Cyborg
Jatorria: Radiokultura

Les contes d’Anne (#1) : Le C.U.I. … (partie 1/3)
Savez-vous comment réagissent nos amis les animaux, insectes et autres bestioles face aux dangers ? Avec un peu d’imagination et beaucoup de talent, Anne Fruchon, notre collaboratrice passionné de contes, s’est glissé dans la peau de ces petites bestioles qui doivent affronter le terrible C.U.I !
Écoutez les contes d’Anne (#1) : Le C.U.I. … (partie 1/3)
Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Anne Fruchon (pour la lecture) et Maud (pour le montage)

Boomba'trapistan! #7: Trankil Trankil !
Boomba'trapistan! rendez-vous mensuel de Rap de Radiokultura revient pour une nouvelle saison avec les amis de l'Atelier du Gaztetxe Zizpa de Bayonne! Au menu: du Freestyle en live, des discussions passionnées, mais aussi et surtout des artistes, collectifs et groupes de Rap qui viennent nous rejoindre dans le studio pour tout faire pêter!!
Boomba'trapistan! #7: Trankil Trankil
Musika/ Musique: Trankil Trankil, Jeune Nobla, Se7h le Megra, TMyyke, prods de DJ WALL
Jatorria: Radiokultura