Emankizun guztiak | Toutes les émissions

SOLASEAN #3 - Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta-rekin

SOLASEAN #3 - Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta-rekin

Sorkuntzak | Créations
Euskara
01:09:20
21/04/15

Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Aldi oro gonbidatuak eta musika goxoa.

 

Hirugarren atal honetan feminismoari, azaletik bada ere itzulitxo bat ematea izan da helburua, gure irratian leku bat egiteko asmoz. Generoa, heteroaraua eta patriarkatua, batzuentzat kontzeptu arrotzak, besteentzat funtsezkoa baina gure eguneroko bizia antolatzen dutenak. Horretarako Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta gonbidatu ditugu eta solasaldi lasai bezain interesgarri bat izan dugu.

Jatorria: Radiokultura

Musika: Anari eta Lurdes Iriondo