Emankizun guztiak /
Toutes les émissions

Erreportaiak / Reportages

Suediako doinu magikoetaz maitemindu den musikaria ... (Xabier Zeberio « Out »)

Euskara
Iraupena / Durée : 09:47
Data / Date : 30/09/21

Ibilbide luzeko musikaria da Xabier Zeberio Tolosarra. Oskorri taldean zelarik bibolin jole gisa, Suedian eginitako bira batean « Nyckelharpa » deitutako tresna bereziaz maitemindu zen. Geroztik, tekladun bibolin honekin hainbat proiektutan aritzen da, besteak beste Alos Quartet taldean.

Donapaleun iragan den Abian festibalean Amaia Elizaran dantzariarekin « Out » deitutako ikusgarriaren karietarat berarekin solastatzeko parada izan dugu.

Xehetasunak : https://www.alosquartet.com/

Musika : Xabier Zeberio « Out » (zuzenean)

Jatorria : Radiokultura