Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Goazen gustukoen itzulia egitera Jenofarekin …
Erreportaiak | Reportages
Euskara
11:02
2/02/22
2021eko abenduan, euskararen urtaroaren kari, Radiokultura-k parte hartu zuen « Gustuaren kantua » tailerrean Sarde Sardexka elkarteak eta Maider Cigarroa musikaterapeuta-k antolaturik.
Tailer berezi hortan, janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren.
Nola, noiz, eta zertarako sortu zen « Sarde Sardexka » azaldu zizkigun Jenofa Irubetagoyena-k, elkartearen sortzailetariko bat.
Ea, gustura entzunen duzuenez...
Jatorria: Radiokultura