Emankizun guztiak | Toutes les émissions

« Mutturfin » sukalde ibiltaria herriz herri eta etxez etxe ...
Sukaldaritza nomadaren parioa egin zuenetik, bere pasioa hedatzeko parada gauzatu du Guilhem Marrimpoey Donamartiriarrak. Jatetxe desberdinetan lan egin ondoren, sukalde ibiltari baten (« Mutturfin » food-truck delakoa) erosteko aukera izan duelarik, ez du bi aldiz pentsatu …
Izan ere, astean zehar, herriz herri (Donamartiri, Isturitze, Irisarri, Heleta, Ortzaitze, Hazparne, Elizaberri) ibiltzen da bere « Mutturfin » kamioi ederrarekin hanburgesak eta beste ekoizpenak proposatzen eta, asteburuetan, etxez etxe janari prestatzaile zerbitzua eskaintzen.
Guilhem estudiora jin zaigu (kamioiarik gabe) bere lanaren pasioa eta bere « ñiñi lodia » aurkeztera .
Bigarren parte honetan (2/2) : Guilhem-ek bere lan egiteko modu berezia aurkezteaz gain etorkizuneko proiektu berriak azaltzen dizkigu...
Jatorria : Radiokultura