Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:23
16/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …

Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...

Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».

Jatorria : Radiokultura