Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Musika serioski egiten dugu bainan sobera seriosak izan gabe ! ... (Bixente Junca - Zortzi)
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.
Bixente Junca eta Xanti Legarto musikariek ZORTZI taldea sortu dute 2016 urtean. Hasieran, Euskal musikagintzatik hartutako kantu ezagun batzuk aukeratzen zituzten beraien ukitua emanez. 2022 urtean, bikotetik laukoterat pasatu dira (Pierre Sangla baterian eta Thomas Saez baxuan) eta beraiek konposatutako kantuekin diska berri bat atera dute.
Entzun : Bixente Junca, « Zortzi » taldearen kideak, albokarekin duen harremana aipatzeaz gain, « Otazu Blues » deitzen den diska aurkezten dauku …
Musika : Zortzi
*Baionako la Luna Negra antzerki aretoak Zortzi taldearen emanaldi bat proposatzen du maiatzaren 26an.
Jatorria : Radiokultura