Emankizun guztiak | Toutes les émissions

ORKEIA, Hazparneko zapatagintzaren aldizkaria … (Txomin Heguy)
Erreportaiak | Reportages
Euskara
15:02
5/07/22
Joan den mendean Hazparne herri industriala izan zen zapatagintzari esker. Lurraldeko familia gehienek fabrika munduarekin lotura izan zutelarik, 2500 langile inguru aritzen ziren lantegi desberdinetan (Radiokulturaren estudioak « Ary », zapata fabrikan kokatuak dira!) .
Aurten, Hazparneko Historia Batzordeak, zapatagintzaren iragan industrialari buruzko « ORKEIA » izeneko lehen aldizkari elebiduna prestatu du.
Txomin Heguy, batzordeko kideak, « ORKEIA » aldizkariaren lehen alean aurkitzen dena aurkezten dauku...
Xehetasunak edota ORKEIAren lehen alea galdegiteko : histoire@ville-hasparren.fr
Musika : Elmore Judd « Unborn Again »
Jatorria : Radiokultura