Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:45
10/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kirmen Uribe, Ondarroar idazlea (eta orain New Yorken bizi), Baionako Jakinola hizkuntza etxerat urbildu da « Izurdeen aurreko bizitza » liburu berriaren aurkeztera. Azken liburu honetan New Yorkeko liburutegi publikoetako artxiboetan aurkitu duen Rosika Schwimmer Hungariar sufragistaren bizitza aipatzeaz gain, bera eta bere familia New Yorken erritmorat egokitzeko izan dituzten lanak azaltzen ditu.
Kirmenek, New Yorken bizi denetik, Rosika Schwimmerek bizitza aldatu diola aitortzen dauku...

Bestalde, « FUGA ! » Senpereko Elirale dantza konpainiaren obra berria da eta aldi berean « Arthatik-at! » izenburuko sorkuntza triptikoaren bigarren pieza. Obra honetarako 3 dantzari (Oihan Indart, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei), mutxikoak oinarri hartuz, euskal jauzien berasmatzen aritu dira.
Oihan Indart dantzariak obra honetan denbora elastika bat bezala estiratzen dutela azaltzen dauku...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin » *zuzenean 2019an Ruper Ordorikarekin.  

Jatorria : Radiokultura