Emankizun guztiak | Toutes les émissions

« Lanera joaten naizenean, Olentzero eguna izango balitz bezala da ! » (Ruth Guimerà, Axut)
Axut eta Artedrama konpaniek gonbidatu gaituzte haien azken obraren aurkezpenara: « Hondamendia » (lehen emanaldia : urriaren 14an, « Harri Xuri » gelan, Luhuson).
« Hondamendia » ren abiapundua : 2020ko otsailan, gertatu zen Zaldibar (Bizkaian) herriaren drama da (Zaldibarreko hondarkindegiaren parte bat erori zen autopistaraino, 2 langile desagerraraziz zaborren azpian…).
Parada izan dugu oholtzan diren 7 aktoreetako bat den Ruth Guimeràrekin solastatzea.
New Yorken bizi ondoren, Euskal Herrira itzuli zenetik, antzezten duen lehen pieza da.
« Hondamendia"ren istorioa aipatzeaz gain, New Yorkeko bizipena aktore gisa azaldu digu Ruthek, bere ustez, hil arte aktore izanen zela aitortuz.
Xehetasun gehiago : hondamendia.eus
Jatorria : Radiokultura