Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:05
7/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Julen Achiary, ahotsarekin esperimentatzea maite duen euskal kantari eta musikariak, Toulouseko lagun batzuekin 2017an sortutako « Belugueta » talde okzitaniarra aurkezten dauku... « Belugueta » taldeak (langue d’oc hizkuntzan : txinparta) berak asmatutako sorkuntzak kantatzen ditu okzitaniarrez, polifoniaren indarra baliatuz.

Bestalde, Lurrama, laborantxa iraunkorren 17. besta, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da  Miarritzen « Mendiguneak bizirik » lemarekin. Laboraria eta « Lurrama » antolakuntza taldean den Miren Harignordoquyk hitzordu honen ibilbidea eta garrantzia aipatu digu...

Musika : Belugueta (Zuzenezko grabaketa, Itsasuko Errobiko Festibala 2022), Eddie Vedder « Society ».

Jatorria : Radiokultura