Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez | Mots clés : kultur

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:58
27/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Dantza deskubritu zuenetik (Talo baten bidez!), Jon Vernier Bardoztar gaztearen ibilbidea arte horri lotua izan da. Bere lehen urratsak euskal dantzan egin ondoren, Angers hiriko dantza garaikide zentroan garatu du bere formakuntza. Aurten, antzerkiaren mundurat urbildu da eta « Hecho en Casa » konpainiak hasi berri duen « Chutes » sormen prozesuan aritzeko parada izan du. Jonek bere ibilbidea aipatzeaz gain, artearen eta sorkuntzaren beharra zalatzen dauku...

Bestalde, sasoi honetako azken KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu : aurtengo emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Willis Drummond « Gaztetasuna eta zahartasuna », The Fall «Big new Prinz ».

Jatorria : Radiokultura